IÑAKI GOIKOTXEA: «KONBENTZITUTA GAUDE PARTIDU ON BAT EGINEN DUGULA»
Futbola

IÑAKI GOIKOTXEA: «KONBENTZITUTA GAUDE PARTIDU ON BAT EGINEN DUGULA»

Real Unionek igande honetan jasoko du Atletico Baleares taldea Stadium Galen

Real Unioni denboraldia bukatzeko hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio falta. Eta horietatik lehena etxean jokatuko du, igande honetan 12:00etan, Atletico Baleares taldearen kontra. Aurkariak txuribeltzek baino bi puntu gehiago ditu sailkapenean eta beraz, etxekoek irabaziz gero, guztiz aldatu daiteke euren egoera.

Iñaki Goikoetxeak “lehengo asteko antzeko egoera” bizi dutela aipatu du. “Hor gaude bost-sei talde, bi-hiru punturen artean, baina jardunaldi bat gutxiago gelditzen zaigu eta orduan, beharra areagotzen da”, erran du. Real Unionek etxean dituen “azken bi partidak irabazi behar” dituela azpimarratu du entrenatzaileak, eta “lehenengoa hau” dela.

Hain zuzen ere, asteburu honetan (igandean, 12:00etan) Atletico Baleares taldea jasoko du Stadium Galen. Aurkariak bi puntu gehiago ditu sailkapenean eta beraz, Real Unionek, irabaziz gero, jeitsiera postuetatik aldentzeko aukera handia du. Euren helburua lotzeko gakoa “baloia gehiago edukitzea” izanen dela argitu du Goikoetxeak, baita “beraien zelaian gehiago jokatzea eta ditugun aukeras aprobetxatzea” ere. Gaineratu duenez, “erasoan jarraitasun gehiago falta zaigu baloiarekin”, baina edonola ere, “oso pozik” dago entrenatzailea Real Union erakusten ari den lehiatzeko moduarekin.

Urduritasuna ere nabaria da Galen, partidua eta denboraldi bukaera hurbiltzen ari den heinean, baina hala ere Iñaki Goikoetxeak lasai ikusten ditu bere mutilak: “Jokalariak nahiko lasai kusten ditugu. Ongi entrenatu dute. Urduritasuna beti etortzen da partidua gerturatzen denean, baina lasai daude eta konbentzituta igandean partidu on bat eginen dugula”.

Hori da asmoa, etxeko zelaira ateratzea, etxekoekin, eta hiru puntuak bertan gelditzea. Honekin, Real Unionek arnasa hartuko luke eta Castellonera bertze egoera batean joango litzateke.

Partidua girotzeko ekimenak

Real Union eta Atletico Baleares taldeen arteko neurketa girotzeko asmoz, Real Union Klubak hainbat ekitaldi prestatu ditu zaleei zuzenduak. Neurketaren aitzinetik, haurrentzako jarduerak egonen dira. Gainera, PausoK Dance eskolaren dantza emanaldia eta DJ baten eskutik musika anitzeko aukera ere egonen da. Hau guztia jatekoarekin lagundu ahal izanen dute zaleek, izan ere, txurroak eta txokolatea eskainiko diete. Partiduan zehar ere txaranga batek alaituko ditu harmailak. Honez gain, abonatu bakoitzak hamar sarrera gehigarri eskuratzeko aukera izanen du. 

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika