29 Abe, 2023
Prestatzaile berria dagoeneko lanean dago lehen taldearekin heldu den asteko Sestaoren kontrako partiduari begira
Iñigo Idiakez da Real Uniongo lehen taldeko entrenatzaile berria. Denboraldi honen bukaeran bertan izanen da, baita 2024/25ko urtean ere. Idiakez lanean dago dagoeneko taldearekin, heldu den astean Sestao Riverren kontra jokatuko duten partiduari begira.
2011n hasi zuen Iñigo Idiakezek bere entrenatzaile ibilbidea, Berio Futbol Taldean. 2012an berriz, Txipreko Apollon Limassol taldera joan zen eta 2013an, Leicester Cityko harrobiaren koordinatzaile bihurtu zen. 2016a bitarte egon zen bertan eta gero, Derby Countyra joan zen, Nigel Pearson taldeko bigarren entrenatzaile izateko. 2017an Luton Town taldeko 18 urtez apziko taldea prestatu zuen bi urtez eta ondotik, lehen taldeko bigarren entrenatzailea izan zen, 61 partiduz. 2020/21ean Cultural y Deportiva Leonesan lan egin zuen eta 2021/22an Mexikoko ligan egon zen, Cancun Futbol Club taldean.
Denboraldi honetan, Aston Villaren bigarren taldeko entrenatzailea izan zen eta orain, Irunera etorriko da Real Uniongo lehen taldea gidatzeko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...