02 Eka, 2022
Real Unioneko Beteranoek banatzen dute sari hau eta 38 neurketa zenbatu eta gero, Irazusta izan da garailea
Real Unioneko Beteranoen Elkarteak, Txingudi Irratiaren laguntzarekin, Erregulartasunaren Saria banatu du laugarren aldiz. 38 partidu kontuan hartu eta gero, Irazusta suertatu da irabazle, lehenengo ediozoko garaipena errepikatuta. Bigarren edizioa Dani Estradak irabazi zuen eta hirugarrena, Gorka Kijerak.
Saria banatzeko, elkarteak 38 neurketa ofizial izan ditu kontuan, Lehen RFEF Footters Mailako 37 eta Palentzian jokatutako Errege Kopakoa. Irazustak, guztira, 28 puntu jaso ditu, Jagoba Beobidek baino bi puntu gehiago (26). Ondoren sailkatu dira Gorka Kijera (19 puntu), Alain Oyarzun eta Alejandro Barbudo (17 puntu), Quique Rivero (15 puntu), Mario Capelete (12 puntu), Aitor Seguin (11 puntu), Nacho Sanchez (10 puntu), Carlos Bravo (9 puntu), Ivan Perez (8 puntu), Erik Ruiz, Mikel Pradera, Anatz Elizondo eta Albert Vivancos (7 puntu), Ekhi Senar eta Patrick Sequeira (6 puntu), Sergio Llamas eta Chema Nuñez (5 puntu), Gexan Elosegi (4 puntu) eta Kun Temenuzhkov eta Miguel Santos (puntu bat).
(Argazkia: Haimar Marcos)
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...