IRUNE MUGURUZA 20 URTEZ AZPIKO TXAPELDUNA BILAKATU DA

 Bidasoa Atletiko Taldeko Unai Gonzalezek zilarrezko domina erdietsi zuen pertika jauziko proban. 

Teresa Errandonea Tokioko Joko Olinpikoetan egongo delako albistearen ostean, Bidasoa Atletiko Taldearen inguruko berriak ezin hobeak izaten jarraitzen dute. Asteburuan zehar, Aragoiko Monzon hirian, Espainiako 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu da eta bertatik bi dominekin itzuli da talde bidasotarra. Irune Muguruzak 400 metro hesidunetako proban urrezko domina eskuratu zuen eta Unai Gonzalez bigarren izan zen pertika jauzian.

Irune Muguruzaren txapelketa zaila da hobetzea. Final-erdia zein finala nagusitasun osoz irabazi zuen. 1:02,88 minututan 400 metro hesidunetako final-erdia irabazi zuen eta finalen ez zen gutxiago izan. Gutxigatik ez zuen minututik jaitsi marka, finalean egin zuen denbora 1:00,01 izan zen, baina hainbat errekor ontzeko balio izan zitzazion: 20 urtez azpiko Euskadiko errekorra, marka pertsonala eta klubeko errekorra.

Unai Gonzalezek lehiaketa ez zen gutxiagorako izan. Gutxi batzuek pentsa zezaketen Gonzalezek dominengatik borroka zezakela, baina 4,85 metroko langa jauzi zuelarik, pertika jauzian zilarrezko domina eskuratu zuen. Garaiera hura lehen saiakeran gainditzea erabakigarria izan zen bigarren postua eskura zezan.

Beste lau emanaldi garrantzitsu. 

June Lizasok, proba konbinatuetan, zazpigarren postuan bukatu zuen. 4361 puntu batu zituen, inoiz batutako puntuazio handiena. Horrez gain, Camila Sanguinok pertika jauzian proban zortzigarren postua erdietsi zuen. Denboraldi osoan zehar 3,70 metroko markan egon ostean, ez zuen egunik onena izan eta 3,56 metroko garaiera gainditzearekin koformatu behar izan zuen.

Sara Mancisidorrek 1500 metroetako proban lehiatu zen eta nahiz eta marka pertsonala egin (4:57,27), finaletik kanpo geratu zen. Lasterkariekin bukatzeko, Imanol Bandres hondarribitarrak 400 metro hesidunetako marka pertsonala gainditu zuen. Finaletik at geratu arren, laugarren postu baliotsua eskuratu zuen final erdian, 57,27 denboran bukatu zuen proba.

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika