IRUNGO GALDIUS TALDE ESGRIMISTAK EUSKADIKO ONENEN ARTEAN

Irungo Gladius Esgrima Taldeak hasi du bere denboraldia. Asteburuan zehar, Euskadiko Rankingeko hirugarren jardunaldia Donostian jokatu zen eta talde irundarreko bost esgrimalari lehiatu ziren: Pablo Outerial, Nicolas Cilleros, Ekain Madejo, David Vicente eta Gorka Prior.

David Vicente eta Gorka Prior izan ziren emaitza onenak lortu zituzten esgrimalariak. Final erdietako dueluetan kale egin zuten, Priorrek 15-12 galdu zuen Asier Helgueraren aurka eta Vicentek Joseba Larrinagaren aurka 15-13. Esgriman ez da laugarren posturik eskuratzen, podiumeko hirugarren koska final erdietara iritsi diren bi esgrimalariek betetzen dute; beraz, finala eskuratzeko pausu batetara geratu ziren Irungo Gladius Taldeko bi esgrimalariak hirugarren postuan bukatu zuten Euskadiko Rankingeko hirugarren jardunaldia.

Finalean, Asier Helguera bilakatu zen txapeldun, 15-13 mendean hartu zuen Larrinaga. Alex Priorren, Irungo Gladius Taldeko entrenatzailearen, ustez, “Irungo Gladius Taldeko esgrimalariek maila handia erakutsi zuten Euskadiko hirugarren jardunadi honetan. Asalto interesgarriak lehiatu zituzten eta nabaritzen da taldearen maila geroz eta hobea dela”. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika