IRUNGO MARATOI ERDIA OTSAILAREN 26AN OSPATUKO DA

Izena emateko azken eguna otsailaren 24a izanen da

Bidasoa Atletiko Taldeak atzo goizean aurkeztu zuen aurtengo Irungo Maratoi Erdia. Bortzgarren urtea da lasterketa hau antolatzen dutela eta pozik daude probak bere lekua hartu duelako hirian. Aurreko urteetako ibilbide bera izanen da, aldaketa txiki batzuekin, eta dagoeneko 600 bat korrikalari daude izena emanda.

Iñigo Eseverri BATeko ordezkariak lasterketaren aurkezpenean adierazi zuenez, “bost urteren bueltan lasterketa ezaguna da hirian eta, aurten, berriro ere hemen gaude pozik Maratoi Erdiaren aurkezpenean”. Bortzgarren edizioa izanen da aurtengoa eta dagoeneko bere lekua hartu du lasterketak Irunen. Otsailaren 26an ospatuko da, 10:00etatik aitzinera, eta aurreko urteetako ibilbide bera izanen du, zenbait aldaketekin.

Bi lasterketa abiatuko dira egun horretan, aldi berean, Kolon pasealekutik: 10 kilometroko lasterketa eta Maratoi Erdia. Biak ibilbide bera izanen dute, baina lehenak itzuli bat soilik emanen dio zirkuituari eta bigarrenak berriz, bi itzuli. Aurten, gainera, aldaketa txiki bat egonen da ibilbidean. Eseverrik jakinarazi zuenez, “Behobia alderaino joanen gara aurten”.

Antolatzaileen helburua 1.000 partehartzaile edukitzea da. Dagoeneko 600 bat korrikalarik eman dute izena lasterketan eta “datozen asteetan inskripzio gehiago edukitzea espero dugu, 1.000ko langatik hurbil egotea”, aipatu zuen Eseverrik. Izena emateko epea otsailaren 24a bitarte egonen da irekita, www.kirolprobak.com webgunean. Gainera, BATeko ordezkariak “proba antolatzeko bolondresak” behar dituztela ere adierazi zuen eta, horretarako, nahi duen guztiei euren webgunean izena ematera gonbidatu nahi izan zituen. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika