JACOBO CUETARA: «ETXEAN JOKATUKO DUTEN AZKEN PARTIDUA DA ETA GOGORRA IZAN DAITEKE»
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: «ETXEAN JOKATUKO DUTEN AZKEN PARTIDUA DA ETA GOGORRA IZAN DAITEKE»

Bidasoak denboraldiko azken aurreko neurketa jokatuko du bihar (18:30) Bada Huescaren etxean

Bidasoa denboraldiko azken txanpan sartua dago jada. Bihar, maiatzaren 17an, azken aurreko partidua jokatuko du Bada Huescaren kontra, arratsaldeko 18:30etik aitzinera. Aragoikoen azken neurketa izanen da etxean eta zale aunitz hurbilduko direla aurreikusi du Jacobo Cuetarak. Horrek partidua gogortuko duela ere gaineratu du.

Jacobo Cuetararen mutilak “konfiantzarekin, ilusioz eta gogoz” daudela erran du entrenatzaileak berak. Hala ere, biharko neurketaren zailtasunaz ere kontziente dira. “Asobal Ligan eta etxetik kanpo puntuak ateratzea zaila da”, adierazi du. Honez gain, Bidasoak Bada Huescaren kontra jokatu dituen azken bi partiduak galdu ditu eta beraz, desabantaila izan daitekeen horrekin hasiko dute denboraldiko azken aurreko jardunaldia.

Bi norgehiagoka soilik falta dira denboraldia bukatzeko eta biak irabaztea dute begiz jota jokalari irundarrek: “Biak irabazi behar ditugu. Lehenbizikoak sailkapeneko laugarren postua ziurtatuko dugu matematikoki. Bigarrenean, irabazi behar dugu beti irabazi nahi dugulako. Hori da gure betiko helburua”. Horretarako, euren lanean zentratu behar direla dio prestatzaileak.

Bada Huescak bigarren itzuli ona egin du, batez ere lehendabiziko zatia. “Forma onenetarikoa zuen taldea zen”, jakinarazi du Cuetarak. “Oso sendoak dira defentsan, ongi entrenatuak daude eta ongi zuzenduak ere”, gaineratu du. Beraien azken partidua izanen da etxean eta horrek neurketa zailduko duela azpimarratu du entrenatzaileak: “Etxean jokatuko duten azken partidua da. Zale aunitz joanen dira eta dena ematera aterako dira. Garaipena eskuratzeko zentratuta egon behar gara, neurketa gogorra izan daiteke”.

Biharko partidua gaindituta, Angel Ximenez Puente Genil taldea jasotzea geratuko zaio Bidasoari. Ekainaren lehen asteburuan izanen da hori, eta partidu berezia izanen da gainera. Zaleen aitzinean, denboraldia ez ezik, hainbat jokalari garrantzitsu agurtuko dituelako taldeak. 

(Argazkia: Arrate Morales)

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko

Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN
Eskubaloia

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean

Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN
Eskubaloia

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN

Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak

Bidasoak ezin izan...

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU
Eskubaloia

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU

Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek

Euskadiko Jubenil...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika