JACOBO CUETARA: “LEHEN ALDIZ FABORITOAREN ZAMA GAINETIK KENDUKO DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEHEN ALDIZ FABORITOAREN ZAMA GAINETIK KENDUKO DUGU”

Bidasoak aste baten buruan hiru neurketa jokatuko ditu; Guadalajararen garaitu ostean, Balonmano Logroño La Riojaren, sailkapeneko aurkari zuzenaren, kantxan arituko da bihar.

Guadalajaran maila ona eman zuen Bidasoak, baina asko kosta zitzaioan partiduko erritmoan sartzea; hain zuzen ere, Jacobo Cuetarak aitortu du, jokalari askok aldaketa eskatu zutela jokatzen ari ziren bitartean. “Jokalari batzuk, horrenbeste denbora lehiatu gabe egon ondoren, neurketaren erdian gaizki sentitu ziren eta aldaketa ere eskatu zidaten”, gehitu du Bidasoaren entrenatzaileak. Hala ere, arazo guzti horien gainetik, neurketa sendo bat jokatu zutela uste du Cuetarak.

Logroñoren aurkako neurketa zaila izango da, zuzeneko arerioa eta Europako lehiaketak jokatzeko txartela eskuratu dezakeen faboritoetakoa da. Konfinamenduak pasa dituen taldea da eta pixkanaka, behetik gora egiten ari dena. Lehen aldiz denboraldian, faboritoaren zama kenduko dutela adierazi du Cuetarak, “orain arte, neurketa guztietan, gu faboritoak izan gara eta presio gehigarria izan dugu gure bizkarrean; Logroñoren aurka, ordea, etxeko taldeak izango du zama hori”. Bidasoak sekulako aukera du sailkapenean gora egiteko, sailkapeneko goiko postuetan egoteko talde bat dela demostratzeko eta arerio zuzenekin abantailak handitzeko.

Etxetik kanpo jokatzen dituzten neurketek balio bikoitza dutela uste du Bidasoaren entrenatzaileak: “Azken urteetan irabazi ez dugun kantxetan, garaipenak erdietsi ditugu aurten, eta bide horretik jarraitu behar dugu bihar Logroñori irabazi nahi badiogu”. Hala ere, Cuetarak ohartarazi du, “bost neurketetatik bost garaipen lortu ditugu, baina ezin dugu pentsatu egunero garaipena lor dezakegunik, biharko neurketan Logroñok gauzak oso zail jarriko dizkigu”.

Taldea fisikoki hobetuz doa 

Zortzi egunetan hiru neurketari aurre egingo dio talde irundarrak; hala eta guztiz ere, entrenatzaile asturiarrak uste du, konfinamendu osteko bigarren neurketa honek, taldeari lehiaketako erritmoa berreskuratzeko balioko diola. “Zortzi egunetan hiru neurketa jokatzeak desgastatu baino, ondo etorriko zaigu itxialdiaren ondoren galdutako erritmoa berriz lortzeko”, adierazi du.

Guadalajaran jokalariak asko aldatzeko eta errotazioak egiteko parada izan zuen, beraz, taldea nahiko deskantsatuta iritsiko da Logroñora. Horretaz gain, min hartutako jokalariei dagokionez, jokalari guztiak prest izango ditu denboraldiko seigarren garaipena lortu eta Irunera bi puntu berrirerkin bueltatzeko. 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika