JACOBO CUETARA: “LEHIAKORRAK IZATEKO PREST GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEHIAKORRAK IZATEKO PREST GAUDE”

Bidasoak igande honetan hasiko du ASOBAL Liga Benidormen aurka jokatuko duen neurketarekin

Bidasoak aurredenboraldia bukatu du eta ASOBAL Liga hasteko prest dago. Asteburu honetan abiatuko da 2022/23 denboraldia eta Bidasoaren lehen aurkaria Benidorm izanen da. Lehen jardunaldi honetan, kanpoan arituko dira bidasotarrak, Benidormen hain zuzen ere, eta neurketa igandean izanen da eguerdiko 12:00etan.

Jacobo Cuetarak Benidormen aurkako neurketa zaila izanen dela aurreikusten du: “Klub handi bat da, baita talde handi bat ere. Aurreko denboraldian laugarren izan ziren. Gainera, beraien kantxan aritzeak zailtasuna gehitzen dio”. Aurtengo erreferentziak falta zaizkiola ere aipatu du Cuetarak, Ligan nola moldatuko diren alegia. Hala ere, garrantzitsuena Irungo taldearen egoera izanen da eta “lehiakorrak izateko ongi prestatuak” daudela aitortu du prestatzaileak.

Bidasotarrak gogotsu daude Ligari hasiera emateko eta entrenatzailea ere pozik dago denboraldi honetarako osatu duen taldearekin: “Pozik nago taldearekin. Lehen taldeko plantilla murriztu dugu aurten, baina jokalari gazteak ditugu gurekin. Dagoeneko zazpi dira gurekin batera entrenatzen ari direnak, eta kalitate handia ematen digute”. Jokalari berriak ere “ongi egokitu” direla, azpimarratu du Cuetarak eta poliki-poliki hobera eginen dutela denboraldian zehar.

Horretarako garrantzitsuena lehiatzen hastea da eta kantxan gertatzen denari erreparatzea. “Aurredenboraldi ona egin dugu eta pozik gaude gure lanarekin, baina lehiaketak zure lekuan jartzen zaitu. Hala ere gure sentsazioak onak dira”, azpimarratu du asturiarrak.

Igandeko partidarako jokalari guztiak prest daudela ere gaineratu du. Hala ere, jokalari batzuk entrenamendu gutxiago egin dituztela ere erran du, Thomas Tesoriere adibidez. Marsellakoak zenbait entrenamendu eta neurketa galdu ditu orain arte, baina edonola ere, “besteek jarraipena izan dute eta hori garrantzitsua da”, azaldu du Cuetarak.

Bidasoa eta Benidormen arteko neurketa beraz, igande honetan ospatuko da, Benidormen bertan, eguerdiko 12:00etan. Zuzenean ikusteko aukera ere egonen da LaLigaSports TV-n.

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika