Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
03 Aza, 2022
Berlinetik iritsi eta orain bertze bidaia bati ekin dio Bidasoak, azaroaren 4ean Club Cisne taldearen kontra lehiatzeko
Bidasoak bidaia bat bertze batekin lotu du aste honetan. Izan ere, Berlinen EHFko Multzo Faseko bigarren jardunaldia jokatu ondotik, etxera iritsi eta segidan autobusean sartu dira jokalariak Pontevedrara joateko. Hain zuzen ere, Galiziako hiri horretan jokatuko dute datorren ASOBAL Ligako jardunaldia, Club Cisne Balonmano taldearen kontra, bihar (azaroak 4) gaueko 21:30ean.
Jacobo Cuetarak aipatu duenez, biharko neurketan “leheneratzeko ahalmenak” zerikusi handia izanen du taldeak kantxaratzen duen jokoan. Izan ere, “bi bidaia luze izan ditugu bi egunetan eta zaila izango da”, azaldu du entrenatzaileak. Hala ere, gaineratu duen moduan, “tokatzen zaiguna da eta partidu gogor bat prestatu behar dugu orain”.
Biharko jardunaldia gainditzeko gakoa “partiduan zentratzea eta gure maila ematea” izanen dela argitu du Cuetarak. Hau egitea zaila izanen dela ere onartu du, talde irundarra ingurune berezi batetik datorrelako: “Lehiaketan zentratu behar gara berriro ere. Zaila izango da, heldu garen ingurunea zein den kontuan hartuta, baina talde handi bat izateko ASOBAL Ligari bere garrantzia eman behar diogu”.
Gainera, biharko partiduan Bidasoaren helburua “lehiakorrak” izatea da. “Etxean lehiakor jokatzen ari gara, baina etxetik kanpo ere lehiakorragoak izan beharko gara, beharrezkoak baititugu puntu horiek”, azaldu du prestatzaileak.
Horrela, bihar, zentratuta eta lehiakorrak izateko asmoarekin kantxaratuko da Bidasoa Xunta de Galician Cisne taldearen kontra aritzeko, gaueko 21:30ean.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...