Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
03 Aza, 2022
Berlinetik iritsi eta orain bertze bidaia bati ekin dio Bidasoak, azaroaren 4ean Club Cisne taldearen kontra lehiatzeko
Bidasoak bidaia bat bertze batekin lotu du aste honetan. Izan ere, Berlinen EHFko Multzo Faseko bigarren jardunaldia jokatu ondotik, etxera iritsi eta segidan autobusean sartu dira jokalariak Pontevedrara joateko. Hain zuzen ere, Galiziako hiri horretan jokatuko dute datorren ASOBAL Ligako jardunaldia, Club Cisne Balonmano taldearen kontra, bihar (azaroak 4) gaueko 21:30ean.
Jacobo Cuetarak aipatu duenez, biharko neurketan “leheneratzeko ahalmenak” zerikusi handia izanen du taldeak kantxaratzen duen jokoan. Izan ere, “bi bidaia luze izan ditugu bi egunetan eta zaila izango da”, azaldu du entrenatzaileak. Hala ere, gaineratu duen moduan, “tokatzen zaiguna da eta partidu gogor bat prestatu behar dugu orain”.
Biharko jardunaldia gainditzeko gakoa “partiduan zentratzea eta gure maila ematea” izanen dela argitu du Cuetarak. Hau egitea zaila izanen dela ere onartu du, talde irundarra ingurune berezi batetik datorrelako: “Lehiaketan zentratu behar gara berriro ere. Zaila izango da, heldu garen ingurunea zein den kontuan hartuta, baina talde handi bat izateko ASOBAL Ligari bere garrantzia eman behar diogu”.
Gainera, biharko partiduan Bidasoaren helburua “lehiakorrak” izatea da. “Etxean lehiakor jokatzen ari gara, baina etxetik kanpo ere lehiakorragoak izan beharko gara, beharrezkoak baititugu puntu horiek”, azaldu du prestatzaileak.
Horrela, bihar, zentratuta eta lehiakorrak izateko asmoarekin kantxaratuko da Bidasoa Xunta de Galician Cisne taldearen kontra aritzeko, gaueko 21:30ean.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....