Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
07 Ira, 2022
Bidasoak ostiral honetan jokatuko du lehen aldiz Artalekun Cangas taldearen kontra
Bidasoak ostiral honetan eginen dio aurre denboraldiko bigarren jardunaldiari. Oraingo honetan, Cangas talde galiziarra jaso beharko du etxean arratsaldeko 19:00etan. Lehen aldia izanen da Artalekun jokatzen dutela eta horrek “urduritasun puntu” bat ematen duela aipatu du Borja Burguete bigarren entrenatzaileak. Hala ere, talde irundarra gogoz dago zaleen berotasuna sentitzeko.
Aurreko asteburuko porrota gainditu behar dutela aipatu du Jacobo Cuetarak. “Neurketa guztien ondotik beti izaten ditugu analisirako pare bat egun, eta gero hurrengo partidari begira jartzen gara. Jardunaldi guztiak zailak dira eta etorkizunera begiratu behar dugu”, erran du entrenatzaileak. Aste honetako analisia “betikoa” izan dela ere gaineratu du, “ez zaiola buelta gehiegirik eman behar”.
Cangas taldearen inguruan, “2018ko urritik ez gaituzte irabazi”, jakinarazi du Cuetarak. “Denbora guzti honetan, berdinketa asko izan ditugu beraien kontra, kontuan hartuta gu beti faboritoak izan garela”, aipatu du. Horren harira, “asko borrokatu behar izan dugu beraiek gainditzeko. Beti kosta egin zaigu”, onartu du prestatzaileak. Talde galiziarrak eboluzio bat izan duela ere adierazi du asturiarrak eta partida zaila izanen dela: “Iaz ezustekoa eman zuen taldea izan zen, batez ere lehen itzulian. Orain ere oso ongi jokatzen ari dira, hemen irabazteko moduan. Fitxaketak onak egin dituzte eta gazteen taldeak aurrera egin du eta geroz eta hobeak dira”.
Hala ere, etxean jokatzeak beti indarra ematen dio Bidasoari eta zaleen berotasuna oso garrantzitsua da beraientzat. “Partidak irabaztea kostako zaigu eta hori kontuan hartu behar dugu. Etxean, batez ere, zaleen babesa beharko dugu. Hori gehigarri bat izanen da guretzat, Artalekun ahalik eta puntu gehien lortzeko”, azpimarratu du Jacobo Cuetarak.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...