05 Uzt, 2021
Jokalari azpeitiarrak Calahorrak eskaini dion bi urteko eskaitzari uko egin eta urte baterako sinatu du talde irundarrarekin, bigarren urte bat berritzeko aukerarekin.
Calahorrak eskaini dion bi urteko kontratua uko egin ostean, Jagoba Beobidek Real Unionekin kontratua luzatzea erabaki du. Klubarekin akordio batera iritsi ostean, jokalari azpeitiarrak denboraldi baterako sinatu du, bigarren baterako aukerarekin.
Beobidek 21 partida jokatu ditu Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, Bigarren B Mailako II. multzoko A azpitaldeko lehen faseko 16 partida, eta Real Unionek Lehen RFEFrako postua eta Federazio Kopako bat lortu zituen bigarren faseko 4 partida. Horietan guztietan, Quique Riverorekin batera erdiguneko bikote indartsua osatu zuten. Ondo ezagutzen diren bi jokalari dira, elkarrekin Santanderreko Racingen jokatu zuten eta Real Unionen elkartu ziren, urte batzuren ostean. Aurten ere, Stadium Galeko zelai erdiak bi protagonista horiek izango ditu.
Jagoba Beobide Realeko harrobian hezitako jokalaria da eta honako talde hauetan jokatu du: Real Union (utzita), Cordoba CF, Deportivo Alaves (2.A mailan), Real Racing Club (2.A mailan), Burgos CF, Rovaniemen Palloseura eta 2020ko urtarriletik Real Union taldean jokatu du.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...