Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
23 Ots, 2021
Laugarren neurketa jarraian irabazi du Ilcapo Hondarribiak; kasu honetan, 24-42 Urdaibairen kiroldegian.
Ilcapo Hondarribiak Martin Santano, Gorka Nieto, Julen Urruzola eta Eneko Furundarena gabe irabazten dakiela erakutsi du asteburu honetan, eta nola gainera. Bizkaiko Bermeo hirian lehiatu ziren larunbatean eta jipioia eta emaitza kapikua erdietsi zuten: 24-42 bukatu zen neurketa.
“Azken neurketetan bezala defentsan zein erasoko lanetan oso ondo aritu ginen eta berehala neurketa bideratua utzi genuen”, adierazi zuen Joseba Zabala atezainak neurketa bukatu eta minutu gutxira. Aitor Etxaburuk zuzentzen duen taldea sendo dabil eta hasieratik Euskadiko Senior Mailara igoberria den Urdaibai mendean hartu zuten. Lehen 30 minutuak jokatuta, atsedenaldira 10-22 iritsi ziren bi taldeak. Bigarren zatian, aldiz, hasierako minutuak ez ziren batere onak izan. Talde bizkaitarrak 12 aldea murrizten hasi zen, 0-3ko partziala lortu zuen etxeko taldeak eta Ilcapo Hondarribia jarrera aldatzera behartuta ikusi zen. Neurketaren agintea berreskuratu zuten hondarribitarrek eta ohi duten errendimenduarekin, norgehiagokako 60 minutuak jokatuta, 24-42 irabazi zuten.
Taldea pozik dago denboraldiaren ibilbidearekin, hala adierazi digu Joseba Zabalak: “Bigarren partidua dugu 40 gol baino gehiago lortzen duguna. Zenbaki politak dira eta hobetzeko margina dugula uste dut”. Hala ere, Joseba Zabalaren abaruz, taldeak oraindik ez du bere onena eman; esaterako, “defentsan gol asko” jasotzen dituztela adierazi du.
Garaipen honen bitartez, denboraldi honetan jokoan jarri diren 10 puntuetatik 9 eskuratu ditu Ilcapo Hondarribiak. Bi aste barru, Fagor Industrial Aloña Mendi taldea izango dute aurkari, egungo azkenaurreko sailkatua dena.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...