“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
25 Mai, 2021
Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailako Gipuzkoako Kopako final laurdenetan, Mariñok 7-0 jipoitu zuen Ostadar eta txapelketako hurrengo kanporaketara igaro da.
Multzoko fase erregularra jokatuta, Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailan aritzen diren taldeak Gipuzkoako Kopa dihardute jokoan. Final laurdenetan, Mariñok Ostadara talde lasartearra jaso zuen Ugalde-Ventaseko zelaian eta arazorik gabe, Gipuzkoako Kopako kanporaketetetan aurrera egin du talde irundarrak.
Duela bi aste Mariño eta Ostadar elkarren aurka aritu ziren; orduan, neurketa oso estu joan zen, 1-3 gailendu zen Mariño. Erlaxatu gabe, pasaden larunbatean, presiora ekin zion eta lehen minutuetatik estutasun larrietan jarri duten Ostadar. Horrela, 20 minututan hiru gol erdietsi zituen Mariñok eta neurketa guztiz erabakita utzi zuen.
4-0 bukatu zen lehen zatia eta taldeko bizkarrezurra aldatu arren, Mariñok ez zuen erritmoa leundu. Bigarren zatian, hiru gol egin zituen talde irundarrak azkeneko 7-0ekoa ezartzeko. Ostadarrek jipoia jaso zuen eta modurik krudelean Gipuzkoako Kopatik kaleratua izan zen. Mariñoko golei dagokienez, Eneritz Ramirezen izena nabarmendu zen. Ostadarren aurkako neurketan, aurrelariak lau gol egin zituen, marka ezin hobea. Gainontzeko golegileak, Melani Lizaso, Nahia Alza eta Jone Madejon izan ziren.
Datorren asteburuan, Intxaurdi Oiartzunen aurka jokatu du final erdia Mariñok. Denboraldi honetan, behin jokatuko du talde irundarrak Intxaurdi-Oiartzunen aurka eta 6-1 jipoitu zituzen.
Beti Gazte penaltietan txapelketatik kanpo.
Beti Gaztek ez zuen zortea aldeko izan. Lesakako taldea Tolosaren aurka jokatu zuen Usabal futbol zelaian eta 90 minutuak 1-1 berdinketarekin bukatu ostean, kanporaketa penaltietan erabaki zen. Beti Gaztek hamaika metroetatik behin asmatu zuten; Tolosak, aldiz, hirutan. Bada, penaltiek kondenatu zuten talde lesakarra.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...