“JOKALARI BETERANOAK ETA BANAKAKOAN TREBEAK DIREN JOKALARIAK DITU PUERTO SAGUNTOK”
Eskubaloia

“JOKALARI BETERANOAK ETA BANAKAKOAN TREBEAK DIREN JOKALARIAK DITU PUERTO SAGUNTOK”

Bidasoak Puerto Saguntoren aurka jokatuko du bihar arratsaldean, lehen itzuliko azken aurreko lehia izango dena.

Min eman zuen Granollerseko porrotak. Bidasoak neurketa ona jokatu zuen, Lehen zatian bazirudien neurketa Bidasoak planteatutako bidetik zihoala, baina bigarren zatian, bost minuturen buruan egindako akatsek, eta Granollersen lan onak, bi puntuak herrialde kataluniarrean geratzea ahalbidetu zuen.

Aurtengo ligak zerbait positiboa badu porrotak azkar ahazteko aukera ematen duela; izan ere, Granollersen aurka galdu eta 72 orduen buruan, Bidasoak sailkapeneko azken sailkatua den Puerto Sagunto jasoko du Artalekun. “Jokatzeko gogoz gaude, mentalki eta fisikoki, lehen itzuliko amaierara iristen ari bagara ere, taldea ehuneko ehunean lehiatzeko motibatuta ikusten dut”, adierazi du Jacobo Cuetarak gaur goizean egindako agerraldian. Hain zuzen ere, bi puntuak batzeko irrikaz daudela aitortu du Bidasoaren entrenatzaileak: “ostiralekoaz ahazteko eta bidenabar, Asobal Koparako txartela lortzeko gogotsu irtengo gara bihar Artalekuko pistara”.

Talde Valentziarra sailkapeneko azken postuan kokatuta dago, baina esperientzia eta maila handiko jokalariekin kontatzen duela ohartarazi du Cuetarak, “jokalari trebeak dituzte banakako jokaldiak gauzatzeko eta duten esperientzia baliagarria izan daiteke neurketa berdindu bat bereganatzeko”. Pozzer, Pomeranz, Guillermo Corzo eta Gonzalo Carou bezalako jokalariak dituzte plantilan; beraz, Asobal Ligako azkenak diren arren, Bidasoak ezin du aurkaria gutxietsi. Presaski, “neurketa tranpa” izan daitekeela aitortu du Cuetarak, “neurketa berdindua baldin badago, sustoa eman dezakeen taldea sa Puerto Sagunto, ahalik eta azkarren errenta eroso bat lortzen saiatu behar gara”. Denboraldi honetan, bi neurketa besterik ez ditu irabazi Puerto Saguntok, baina Anaitasunaren aurka irabazi zuen eta Leongo Ademarren aurka, Atletico Recoletasen eta Balonmano La Rioja Logroñoren aurka gutxigatik ez zituen bi puntuak bereganatu.

Jacobo Cuetarak, ordea, argi du Bidasoak bere mailarik onena ematekotan, edozein talde garaitzeko beta duela. “Talde osoa prest dut Puerto Saguntoren aurka jokatzeko, ezken neurketetan izan ditugun akats puntualak hobetuz gero, edozein talde garai dezakegunaren konfiantza osoa daukat”.

Garrantzitsua izango da Puerto Saguntoren aurka garaipen sendoa erdiestea. Batetik, Asobal Kopako txartela eskuratu eta lehen itzulia bigarren sailkatu bezala bukatzeko eta bestetik, Bartzelonaren aurkako neurketa konfiantza eta anbizio guztiarekin prestatzeko. 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika