30 Ira, 2022
Julen Agirrek lehen gola sartu zuen lehiaketa ofizial batean aurreko asteazkeneko Federazio Kopako neurketan. Garaipenaren gola izan zen gainera, eta hau bere ibilbidearentzat oso garrantzitsua izango dela aipatu du. Gainera, aurtengo multzoa zaila bada ere, Real Unioni aurrera begira jartzea besterik ez zaiola gelditzen aitortu du.
Federazio Kopako neurketan lehen gola sartu zenuen lehikatea ofizial batean eta Real Unioneko kamisetarekin. Pozik zaude?
Bai, lehenengo gola oso berezia da eta gainera, garaipenaren gola izanda bai, oso pozik.
Garaipenaren gola izan zen eta hau garrantzitsua da zuretzat eta zure ibilbidearentzat.
Bai, azkenean minutuak izatea tokatzen ari zait lesioengatik. Horregatik, minutuak aprobetxatzen ari naiz eta taldeari ahal den guztian laguntzen.
Garrantzizko minutuak izatea ardura da. Nola sentitzen zara honekin?
Azkenean, nahita edo nahi gabe tokatzen zaizu. Egoera hau bizitzea tokatu zaigu eta aprobetxatzen ari naiz eta ahal den guztian laguntzen. Ibilbide profesionalean eta pertsonalean ere gauzak ikasten ari naiz.
Nola ikusten duzu multzo hau?
Beste multzoak baino gogorragoa dela uste dut. Kosta egin zaigu hastea. Aurreneko partidua irabazi genuen eta berdinketa ere lortu genuen zelai zail batean. Azkeneko porrota hauek zer pentsatu ekarri digu eta orain ez zaigu aurrera begira jartzea besterik geratzen.
La Nucian saiatuko zarete garaipena eskuratzen.
Bidai luzea dugu orain eta hemendik bi asteetara berriz. Orain tokatzen zaiguna da aurrera ateratzea eta garaipenaren bila joatea.
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...
Real Unionek bi jokalariei eskerrak eman dizkie denboraldi hauetan erakutsi duten profesionaltasunagatik
Real Unionek jakinarazi duenez, Antonio...
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...