K2 ETA C2-an SANTIAGOTARRAK NAGUSI PASAIAN

(Argazkia: Valer Carballo)

Larunbatean jokatutako K2 eta C2 modalitateetako Euskadiko Txapelketan Santiagotarrak Elkartea izan zen sailkapeneko talderik onena.

Santiagotarrakeko palistak Pontevederako eta Ulibarri Ganboako uretan bezain ongi moldatu ziren larunbatean Pasaian. K2 eta C2 modalitateetako Euskadiko Txapelketa jokoan jarri zen eta irungo kluba, bost puntuko aldearekin, Euskadiko txapeldun bilakatu zen. 112 puntu batu zituen talde irundarrak eta hauen atzetik, Zumaiako Itxas Gain klubak eta Pasaia Kayakek osatu zuten podiuma. 107 eta 90 puntu batu zituzten, hurrenez hurren.

Orotara, 12 domina eskuratu zituen Santiagotarrak Euskadiko Txapelketan (urrezko 6, zilarrezko 3 eta brontzezko beste hainbeste). Horietatik, esan bezala, sei urrezkoak izan ziren eta maila guztietan irabazi zituzten dominak:

-Aimar Modenes - Oihan Arrondo, kadete gizonezkoak K2.

-Malen Juaristi - Lorea Cabezon, kadete emakumezkoak K2.

-Haizea Aramburu - Jon Cecilia, kadete mixtoa K2.

-Naroa Larrarte - Ainhoa Elortegi, junior emakumezkoak K2.

-Unai Amostegi - Martin Miranda, junior gizonezkoak K2.

-Ivan Bengoetxea - Aitor Zabala, senior gizonezkoak C2. 

Gainera, kadete eta junior mailetan, Santiagotarrak elkarteko palistek, urreaz gain, jokoan zeuden gainontzeko dominak eta podiumeko koskak bereganatu zituzten. Nagusitasun handiarekin aritu ziren asteburuan Pasaiako ur nahasietan.

Pontevedrara berriro.

Euskadiko K2 eta C2 modalitateetako Txapelketaren ondotik, bihar Santiagotarrak elkarteko kideak motxilak eta furgonetak hartu eta Pontevedrara bidean jarriko dira berriro. Asteburu honetan, Espainiako Sprinteko 2.Kopa jokoan jarriko da eta bertan, talde irundarrak zortzi ordezkari izango ditu. Horien artean, urtean zehar Sevillako Errendimendu Altuko Zentroan entrenatzen ari diren Nerea Garciak, Aitor Gorrotxategik eta Eneko Egigunerenek parte hartuko dute.

Junior eta 23 urtez azpiko mailan selektiboa izango da; beraz, txapelketa internazionaletan parte hartzeko plazak banatuko dira. Beste behin, Santiagotarrakek aukera ezin hobea izango du palmaresa handitzen joateko. 

SANTIAGOTARRAKEK LEHEN POSTUA ESKURATU DU K2 ETA C2KO EUSKADIKO KOPAN

Guztira urrezko bost domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bertze hiru lortu zituzten Irungo klubeko piraguistek

Euskadiko K2 eta C2 Kopa ospatu zen pasa...

UR BIZI ETA LASAIETAKO ESKOLARREN TXAPELKETA OSPATUKO DA ASTEBURUAN IRUNEN

Ur bizietako piraguistek 10:00etan hasiko dute lehiaketa eta ur lasaietakoek 15:00etan hartuko diete lekukoa

Bidasoa ibaia izanen da ur bizi eta...

ROBERTO RIVASEK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Santiagotarrak-Urbycolan hamalaugarren postuan sailkatu zen taldeka

Espainiako 5.000 metroko Txapelketa ospatu zen pasa den martxoaren 9an eta 10ean...

SANTIAGOTARRAK-EKO UR BIZIETAKO ETA UR LASAIETAKO KIROLARIEK HITZORDU BANA IZANEN DUTE BIDASOAN

Larunbat honetan, goizez Euskadiko Kopa jokatuko dute eta arratsaldez, Piraguismoko Federazioko kontrolak izanen dituzte

Bidasoa ibaia bi...

SANTIAGOTARRAK ZAISAK HIRUGARREN POSTUA LORTU DU TALDEKA ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Klub irundarreko hamaika kirolarik jokatu zituzten kategoria desberdinetako finalak

Santiagotarrak Zaisa KEko slalom taldeak Seu d´Urgellen ospatutako...

MALEN JUARISTI HAMAHIRUGARREN MUNDUKO JUNIOR TXAPELKETAN

Santiagotarrak taldeko piraguistak, Munduko Txapelketa debutatu ondotik, Espainiako selekzioaren deia jaso du

Malen Juaristi piraguistak debuta egin du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika