Kostata menderatu du Real Unionek Ebro
Futbola

Kostata menderatu du Real Unionek Ebro

REAL UNION: Txusta, Urkizu, Aimar, Esnaola, Morcillo (Ribera, 65'), Rodellar, Iriondo (Alonso, 62'), Eizmendi, Juan, Barrón (Mujika, 73'), Galán.

EBRO: Montoya, Gil, Sergio Martínez, Maureta, De la Cruz, Moustapha, Lacruz (Carlos Javier, 65'), Santiagosa (Carralero, 73'), Draman (Txema Pan, 75'), Adan, Edu García.

GOLAK: 1-0: Galán (9'). 1-1: Adan (33'). 2-1: Galán (72').

EPAILEA: Soto Grado. Txartel horiak: Iriondo, Galán, Juan Domínguez (Real Union); Gil, Santiagosa, Edu García (Ebro).

Astean zehar galdutakoa orekatu du, neurri batean, Real Unionek. Mendekua hartu du Ebroren aurka, asteazkenean Zaragozan Kopatik kanpo gelditu ondoren. Stadium Galeko partida gogorra izan da. Talde lehiakorra izan da Ebro, eta estu hartu du Union. Itxura ona hartu du neurketak 9.minutuan, Jorge Galanek etxeko taldea markagailuan aurretik jarri duenean. Eizmendiren pasea jaso, atzelariari izkin egin eta jaurtiketa ederra egin du ezkerrez. Golak, ordea, ez du eragin handirik izan txuribeltzen jokoan. Aurkaria kontrolpean izan dute oro har, baina ez dira benetako arriskua sortzeko gai izan. Areara iritsi direnetan, huts egin dute azken erabakietan. Ebro gogor aritu da presioan eta baloia lapurtzeko lehian. Gainera, lanean jarraitzeko motibazioa lortu du 33.minutuan, Adanek kornerrean banakoa sartu duenean.

Bigarren zatian, kanpokoen borrokarako grinak ez du behera egin. Etxekoak ez dira maila berean jarri, eta berdeguneko agintea galdu dute. Aukera argi bana izan du talde bakoitzak lehen hogei minutuetan. Burukada ahularekin erantzun dio lehenengo Galanek Barronen erdiratzeari. Beste aldean, Adan ezustean harrapatu du atzelari txuribeltzen akatsak, eta gutxigatik ez du baloia sarera bidali. Real Unionek ez zirudien neurketa irabazteko gai. Baina 70.minutuan, Juan Domínguez beteranoak penaltia eragin du. Halako zerbait behar zuen Irungo taldeak, eta ez du aukera alferrik galdu. Galanek 2-1ekoa sartu du penaltiko arrastotik. Hirugarren golarekin partida erabakitzeko aukera izan du nafarrak hamar minutu beranduago, baina atezainaren eskuetara egin du errematea, Eizmendiren jokaldiaren ondoren. Azken minutuan, aldiz, Ebrok izan du binakoa sartzeko abagunea. Txustaren esku-hartzeak ekidin du Adanen gola. Garaipenari eutsi eta hiru puntu baliotsu eskuratu ditu Real Unionek.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika