LABORAL KUTXA MASTERRAREN FINALA ERABAKITA

Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre bikoteek aurrera egin zuten Irungo Uranzu frontoian jokatutako final-erdietan.

Asteburuan, Irungo Uranzu pilotalekuan, Laboral Kutxa Masterraren finala jokatuko duten bikoteak ezagutu genituen: Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre. Biek ala biek, nagusitasun handiarekin, jokatu zituzten final-erdietak mendean hartu zituzten. Lehenek, 22-12 irabazi zioten Olatz Ruiz de Larramendi-Naroa Elizalde bikoteari eta, bigarrenek, 22-8 garaitu zituzten Leire Garai-Oihana Orbegozo. Finala, final-erdiak jokatu ziren pilotaleku berean jokatuko da, Irungo Uranzun.

Lehen final-erdia ezusteko batekin hasi zen, normalean aurrelari bezala jokatzen duen Olatz Ruiz de Larramendik atzelari gisa jokatu zuen. Irantzu Etxebeste ordezkatzen zuen Naroa Elizalde espero genuen lehen koadroetan, baina arerioak ezustean harrapatzeko asmoz, postuak elkartrukatu zituzten. Hala ere, gutxirako balio izan zitzaien estrategiak; izan ere, Iera Agirrek eta Maite Ruiz de Larramendik osatzen duten bikoteak ez zieten neurketa bereganatzeko aukera bakar bat ere eman. Hasieratik, bizitasuna ezarri nahi izan zioten Olatz Ruiz de Larramendik eta Naroa Elizaldek, baina 6-1eko aldearekin erantzun zioten Iera Agirrek eta Maite Ruiz de Larramendik. Lehen jokaldietan lortutako abantaila ondo kudeatu zuten neurketan zehar eta 22-12ko emaitzarekin bukatu zen lehen final-erdia.

Bigarren final-erdiak, ostera, hasiera eta bukaera oso bestelakoa izan zuen. Hasiera borrokatu izan zen, bana, bina eta hiruna berdindu zuten Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre eta Leire Garai-Oihana Orbegozo bikoteak. Hortik aurrera, lehen bikoteak martxa hartu eta neurketan guztiz nagusitu ziren. Maila handiko tantoak egin zituzten eta zortzi puntutan utzi zituzten Garai-Orbegozo bikotea. 

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika