LAIA OLASCOAGAK ETA BEÑAT MIQUELERENAK GOI-MAILAKO 16 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN PARTE HARTU ZUTEN

Teresa Errandonea 7’’58ko denborarekin estreinatu zen 60 metro libreetan Donostiako Belodromoan egindako proba libreetan. 

Bidasoa Atletiko Taldeak, ohikoa duen modura, albiste ugari utzi ditu asteburuan. Bi atleta Gallurren jokatu zen 16 urtez azpikoen Espainiako txapelketan izan zituzten. Sekulako maila eta denborak erdietsi ziren bertan eta esan bezala, BATek bere presentzia izan zuen. Hala ere, Laia Olascoaga eta Beñat Miquelerenarentzat ez zen asteburu oparoa izan.

Miquelerenak 300 metroen proban lehiatu zen eta final-erdietako bigarren denbora onena egin zuelarik (36,45”) finalerako txartela erdietsi zuen. Finalean, hasiera ona egin ez zuen arren, dominen borrokan sartzeko gaitasuna izan zuen. Ordea, zortea ez zuen bere alde izan eta helmugara iristeko 60-70 metro gelditzen zirenean, Saul Hernandezekin oztopatu eta biak lurrera erori ziren. David Zurita gailendu zen proban, honek Espainiako errekorra gainditu zuen (34,70”).

Leire Olascoaga Madrilera 60 eta 300 metroetako proban lehiatu zen. 60 metroetako final-erdietan, ez zuen hasiera ona izan eta helmugara 8 segunduko denbora egin zuelarik iritsi zen, finalerako txartela lortu gabe. 300 metroko proban ere ezin izan zuen onenen arteko lehian sailkatu, Final-erdietan kanporaketako 7.postuan bukatu baitzuen.

Teresa Errandonea, inoizko hasierarik onena. 

Denboraldi berri bat hastera doa eta Teresa Errandonea inoizko forma onenean jarraitzen du. Asteburuan zehar, Donostiako Belodromoan proba libreak ospatu dira eta Errandoneak, 60 metroetako proban, 7’’58ko denbora gauzatuta inoiz erdietsitako denboraldi-aurrearen hasiera onena egin zuen.

Donostian Iker Arotzenak eta Sara Villasantek ere zeresana eman zuten. Lehenak, 60metroko proban 7”03ko marka lortu zuen eta Villasantek, 1500 metroko modalitatea, 4’33’’-tan bukatu zuen.

Bidasoa Atletiko Taldeak Quiron Donostiarekin akordioa sinatu du. 


Kirola eta osasuna batzen dituen akordioa sinatu dute Bidasoa Atletiko Taldeak eta Quiron Donostia medikuntza zentroak. Ostegunean, abenduaren 17ean, Oscar Paulek (Quironsalud Gipuzkoako Gerenteak), Ricardo Jimenezek (Kirol-Medikuntza Zuzendariak) eta Ibon Muñozek (Bidasoa Atletiko Taldeko gerenteak) presentzialki akordioa sinatu zuten.

Akordio honen bitartez, Bidasoa Atletiko Taldeko 205 federatuek eta klubaren inguruan izan duten 4000 kidek Quironsalud Donostiko mediku-zentroan kirol-zerbitzuak merkeago izango dituzte. Besteak beste, oftalmologia, estetika edota radiodiagnostikoa.

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

ARANTXA AUSAN EUROPAKO TXAPELDUN W50-KO 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean

Europako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika