LANTALDE TEKNIKO BERRIA PREST
Futbola

LANTALDE TEKNIKO BERRIA PREST

Luis Sanchezek, Beñat Ollok eta Imanol Rekartek Real Unionen harrobiko lana hauspotuko duen lantaldea osatuko dute. Hastapeneko, formazioko eta errendimenduzko sailak sortu dituzte. 

Gorka Etxeberriak, Real Unioneko Kirol Zuzendariak, duela aste batzuk eginiko agerraldien iragarritako zenbait neurri egikaritzen hasi da. Harrobiko lana goraipatu eta ildo horretan lan gehiago egiteko konpromisoa erakutsi zuen. Hala, harrobia eraberritu eta metedologia hobetzeko lantaldea osatu du talde irundarrak. Luis Sanchezek, Beñat Ollok eta Imanol Rekartek jokalari gaztetxoen gaitasunak gertutik zainduko dituzte.

Sanchez futbol eskolan eta kimu mailan zentratuko ditu indarrak. Futbol eskolaren zaintzan eta kimu mailako jokalarien garapenaz arduratzeaz gain, Errealarekin eta Real Unionek hitzarmena duen eskualdeko futbol taldeekin harremana mantentzeaz arduratuko da. Behe Bidasoa eskualdeko futbola bikain ezagutzen du Sanchezek, CD Behobiako maila guztietako entrenatzailea izandakoa da, baita Real Union eta Hondarribia F.E. ere.

Beñat Ollok haur eta kadete mailen gidaritza lanak hartuko ditu. Ollo Real Unioneko harrobiko jokalari ohia da, hamar urte igaro zituen talde irundarraren harrobiko taldeetan jokatzen. Ondo ezagutzen du Stadium Gal barrutik, jokalari garaiak alde batera utzita, duela 6 urte futbol eskolako eta udarako kanpuseko entrenatzailea izan zen. Hori gutxi ez eta aurtengo denboraldian Ohorezko Haur mailako bigarren entrenatzailea izan da.

Azkenik, Imanol Rekartek errendimenduaren sailaz arduratuko da. Real Unionen bigarren taldeak eta jubenil mailako taldeak jauzi kualitatibo bat matea izango du xede. Beñat Olloren antzera, Rekarte Real Unioneko jokalari izandakoa, 5 urte eman zituen talde irundarrean jokatzen. 17 urte zituela, entrenatzaile izan nahi zuela konturatu eta 24 urteak bete arte, Real Unionen kimu, kadete eta jubenil mailako taldeak entrenatu zituen. Gerora, Landetxa KT entrenatzaile bilakatu eta 32 urterekin Stadium Galera itzuli zen, harrobiko taldearen bigarren entrenatzailea izan zedin. Azken bi urteetan Ohorezko Jubenil mailako taldearen entrenatzailea izandakoa da Rekarte. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika