LASO- IMAZ BIKOTEA GARAILE DANIEL UGARTEN

Urdinek 15-22 irabazi zieten Elezkano II-Zabaleta liderrei, partidako bigarren zatian markagailua irauli eta gero

Gaueko 22:20ean eman zioten hasiera, Hendaiako Daniel Ugarte frontoian, pilota partida nagusiari. Bertan aritu ziren aurrez aurre Elezkano II-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak. Lehendabizikoak sailkapeneko lehenengo postuan iritsi ziren Hendaiara, baina Laso eta Imazek, bigarren zatitik aurrera batez ere, indarrez tantoak batzen hasi ziren eta 15-22ko markagailuarekin garaitu zituzten gorriak.

Partida hasi eta Elezkano eta Zabaleta aurretik jarri ziren, partida guztiz kontrolpean edukiz. Gorriak nagusi izan ziren 13-8ko markagailua erdietsi zuten arte. Hortik aurrera berriz, urdinak indarra hartu eta Lasok aurrean egin zuen lanari esker, hamar tanto eskuratu zituzten jarraian, 13-18koa jarriz. Liderrak tanto pare bat gehiago gehitu zituzten beraien markagailura, baina Baikoko bikoteak berea egin zuen partida eta erosotasunarekin irabazi zituzten azken tantoak. Elezkanok eta Zabaletak lehenengo zatiko boterea galdu eta urdinei oparitu zieten partida azkenik. Garaipen honekin, Ander Imaz eta Unai Laso lehenengo sailkatuak bilakatu dira.

Hendaiako Daniel Ugarten 867 ikusle egon ziren guztira partida honetaz gozatzen eta giro aparta bizi izan zen bertan. Endaiarrak Piloa Taldek antolatutako ekitaldi honekin, bukaera borobila eman zieten Bixintxo bestei. 

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika