17 Mai, 2015
REAL UNION: Otermin, Urkizu, Azkoiti, Esnaola, Ibarbia, Iriondo, Ozkoidi, Alonso, Romo (Galán, 64'), Juan Domínguez (Silas, 64'), Saizar (Urbieta, 80').
TUDELANO: Pagola, Delgado, Morgado, Unai, Jonathan, Lázaro, Füchs (Nandi, 87'), Azpilikueta, Alex Sánchez, Bravo (Reche, 83'), Ardanaz (Goñi, 66').
GOLAK: 1-0: Jonathan (45').
EPAILEA: ávalos Barrera (Katalunia). Txartel horiak: Saizar, Romo, Juan Domínguez (Real Union); Füchs, Lázaro (Tudelano).
Amaiera gazi-gozoa izan du 2.B mailako ligak Real Union taldearentzat. Denboraldi hasierako aurreikuspenak gainditu dituzte txuribeltzek. Play off-erako txartela lortu dute, eta Bigarren Mailara igotzeko lehian parte hartuko dute. Baina laugarren tokian amaitu dute liga, azken jardunaldietan beheraldi nabarmena jasan ondoren. Lau partida galdu dituzte segidan, lehenagoko itxura sendoa atzean utzita. Zalantzaren bat edo beste piztu du ligaren amaierak. Igoera fasean lehiakor izateko, mailarik onena berreskuratu beharko du Irungo taldeak.
Azken jardunaldian Tudelano izan du aurkari Real Unionek. Nafarrek Errege Koparako sailkatzea zuten jokoan, eta saria eskuratu dute Stadium Galen irabazita. Unionek liga hirugarren tokian amaitzeko aukera zuen. Hala ere, hamaikakoan aldaketak egitea erabaki du Aitor Zulaika entrenatzaileak, lau txartel hori zituzten jokalariak eta min hartutakoak gordetzeko asmoz. Neurketak intentsitate falta izan du. Lehiakideek ez dute gehiegi arriskatu nahi izan, eta gol aukera gutxi izan da lehen zatian. 30.minutuan, Saizarri egindako penaltia adierazi du epaileak. Eneko Romok, ordea, jaurtiketan huts egin du, atezainak urrundu baitu baloia.
Lehen zatiaren azken txanpan aldatu du partida Tudelanok. 42.minutuan Oterminek gutxigatik aldendu du baloia korner batean. Hiru minutu beranduago, kontraeraso bat gelditu du atezainak buruz burukoan. Baina aldaratzean, Jonathanek gola sartu du. Bigarren zatian partidaren jabe izan du Tudelano. Arazorik gabe eutsi dio Unionen ahaleginari. Aitor Zulaikak Silas eta Galán zelairatu ditu hogeita bost minutu falta zirenean, erasoko jokoa freskatzeko helburuarekin. Hala ere, aldaketek ez dute eraginik izan, eta aurkaria gehiegi estutu gabe amaitu du norgehiagoka Real Unionek. Liga laugarren tokian bukatuta, play off-eko lehen kanporaketako joanekoa Galen jokatuko dute txuribeltzek, Real Murciaren, UCAM Murciaren edo Huracán Valenciaren kontra.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...