Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
04 Urt, 2019
Hondarribiaren eta Tolosaren arteko aldea agerian gelditu zen igande eguerdian Hondartza kiroldegian. Lehen zatian, kanpokoen erritmoari eustea lortu zuten etxekoek. 10-13ko markagailu duinarekin iritsi zen atsedenaldia. Baina bigarren zatian, min hartuta dauden jokalarien falta nabaritu zuen Hondarribiak.
Azken ahalegin batean, 16-17ra hurbildu ziren berdeak Andoni Venturaren golarekin. Hortik aurrera, tolosarrak izan ziren nagusi. Aldea handituz joan ziren, amaierako bederatzi goleko abantaila lortu arte. Egutegiko tarte zailenari amaiera emango dio Javier de la Hazaren taldeak larunbatean. Santoñan ariko da (18:30). Estatuko Lehen Mailako sailkapenean, hirugarren tokian dago talde kantabriarra.
Beste partida bat berdindu du Bidasoa Bk
Urdulizen berdindu zuen larunbatean HTG Express Bidasoak (25-25). Etxetik kanpo jokatu dituen azken hiru partidetan, bi puntu besterik ez ditu eskuratu. Sailkapeneko lidertzan dago filiala, baina azken hilabeteko irregulartasuna dela eta, hiru puntura hurbildu zaio Gure Auzune taldea. Hurrengo jardunaldian, Escolapios hartuko du Pedro Salcedoren taldeak, Artaleku Kiroldegian.
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...