LEHIATZERA ZIHOAZTELA ESAN ZUTEN ETA BAITA EGIN ERE
Eskubaloia

LEHIATZERA ZIHOAZTELA ESAN ZUTEN ETA BAITA EGIN ERE

Bidasoa inoiz ez bezala lehiatu da Palau Blaugranan, baina Barca garaitzea ia ezinezko bilakatu da. Minutu askotan markagailuan hurbil izan diren arren, kataluniarrak 35-27 gailendu dira.

Lehen zatian Barca ahalguztiduna arazo serioetan sartu du Jacobo Cuetararen taldeak. Markagailuan aurretik jarri ez arren, Barcak lortutako abantailak oso murritzak ziren. Lehen bost minutuetan 3-1 aurreratu dira etxekoak, baina hurrengo 5 minutuetan, 5-4ra hurbildu da talde irundarra. Barcak erantzun gogorra eman dio orduan. Bidasoak zenbait baloi galdu ditu eta 4-1eko partzialaren bidez, 9-4ra aldendu da. Dinamika okerrean sartu ezean, Bidasoak gutxinaka gutxinaka aurrera egin du. Lehenik eta behin, 12-9ra hurbildu da eta ondoren, 0-3ko partziala baliatuta, 13-11ra ere gerturatu dira. Bidasoak Asobal Ligako bigarren sailkatu justua dela demostratu nahi izan du, baita argi utzi ere. Atsedenaldira iritsi aurretik, Barcak martxarik azkarrena sartu du eta bost goletara aldendu da (18-13).

Jacobo Cuetarak neurketaren atarikoan aurreratu zuen Palau Blaugranan lehiatzeko neurketako alor guztiak ondo zainduta izan behar zituztela, bat ezik, gainontzeko guztiak ondo bete dituzte. Baloi-galduek kondenatu dute Bidasoa, orotara 20 baloi galdu ditu talde irundarrak. Batzuk ezinbesteko baloi-galduak izan dira, baina beste batzuk behartu gabekoak izan dira. Dena den, Bidasoak berehorretan jarraitu du bigarren zatiko lehen minutuetan. Inurri-lana eginez, Bidasoa bi goletara hurbildu zaio Barcari. Xoan Ledoren lanak zerikusi handia izan du horretan, Markagailuak 21-19 adierazten zuenean, gol batetara gerturatzeko aukera izan du Bidasoak, baina izan dituen bi erasoak ez ditu baliatu eta Barcak ordainarazi dio. Bost goletara aldendu da segituan talde kataluniarra (25-20) eta pixkanaka pixkanaka aldea handitzen joan da (28-22).

Neurketa bukatzeko hamar minutu geratzen zirenean, norgehiagoka hautsi du Barcak. Bidasoak ezin izan du bigarren zatiko lehen minutuetako dinamika onari eutsi, akatsak areagotzen joan dira, Gonzalo Perez de Vargasek asmatu du Bidasoaren saiakerak geratzen eta azkenean, neurketa 35-27ko aldearekin bukatu da neurketa. Bartzelonak denboraldi honetan erdietsitako garaipen murritzena izan da, oso datu esanguratsua.

Pozik ez, neurketa galtzeagatik ezin delako inor pozik geratu, baina asebeteta geratzeko moduko neurketa jokatu du Bidasoak. 41 punturekin Sacyr Asobal Ligako bigarren sailkatu bezala jarraitzen du eta gauzak ondo egin diren sentsazioarekin, igandean BM Sin Fin jasoko du Bidasoak Artalekun. 

Fitxa teknikoa

35 – Barça (18+17). Pérez de Vargas, Gómez (1, 1 p.), Dika Mem (5), Pascual (2), Palmarsson (3), Makuc (4), Fábregas (4); Møller, Entrerríos (3), Dolenec (5), Janc (2), Sorhaindo, N’Guessan (3), Petrus, Langaro, Frade (3).

27 - Bidasoa Irun (13+14). Ledo, Cavero (4, 1 p.), Zabala (5), Julen (1), Salinas (3, 1 p.), Tesoriere, Bonanno; Sierra, Crowley, Racotea (2), Serrano (3), De la Salud (3), Azkue (4, 1 p.), Da Silva, Nieto (2).

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika