12 Api, 2016
Ligako bigarren itzuli bikaina egiten ari da Real Union B. Urtarrilean urrun zituen Ohorezko Erregionaleko sailkapeneko lehen tokiak, baina pixkanaka hurbildu da filiala, eta amesteko aukera ere badauka orain. Hirugarren tokian daude txuribeltzak. Bi puntu gehiago ditu Tolosak, eta bost gehiago Anaitasunak.
Liderra menderatu zuen Union Bk larunbatean Stadium Galen, 4-1. Azkoitiko taldeak sartu zuen lehen gola, 3.minutuan, penaltiz. Lehen zatia amaitu aurretik, ordea, markagailua irauli zuten txuribeltzek, Olaziregik estrategia jokaldi batean, eta Ionutek penaltiz sartutako golei esker. Baina 40.minututik aurrera, hamar jokalarirekin aritu behar izan zuen Real Union Bk.
Abantailari eusteko ahalegin handia egin zuen, estu hartu baitzuen Anaitasunak momentu batzuetan. Baina Omarrek buruz sartutako golari esker arnasa hartu zuten etxekoek, eta kontraeraso batean Liherrek laugarrena egin zuenean, garaipena ospatu ahal izan zuten. Sei jardunaldi gelditzen dira, eta Tolosak Galen jokatu behar du oraindik.
Oñatin galdu du Hondarribiak
Hondarribia Futbol Elkarteak Aloña Mendiren etxean galdu zuen igande arratsaldean, 3-0. Urrun dituzte berdeek jaitsiera postuak, baina bost porrot daramatzate jada segidan. Bolada txarra eten beharko du Hondarribiak lehenbailehen, beste behin ere sufritzen amaitu nahi ez baldin badu. Asteburuan Elgoibar hartuko du Hondartzan.
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...
Real Unionek bi jokalariei eskerrak eman dizkie denboraldi hauetan erakutsi duten profesionaltasunagatik
Real Unionek jakinarazi duenez, Antonio...
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...