Maila galdu du Mariñok
Futbola

Maila galdu du Mariñok

Euskal Ligan ariko da Mariñoko emakumeen talde nagusia, hurrengo denboraldian. Denborladi osoan kinka larrian ibili eta gero, ezin izan du jaitsiera ekidin. Azken jardunaldian, Barakaldoko Serralta futbol zelaian irabaztera behartua zegoen Mariño. Lehia zuzena zen, jaitsiera ekiditeko lehian zebiltzan bi taldeen artekoa. Pauldarrak-ek etekina atera zion etxean jokatzearen abantailari, eta Mariño mendean hartuta, mailari eutsi zion.

Presio handiko norgehiagoka zen, eta aldagelan “isiltasuna” nagusi zela aitortu du Jose Luis Altzugarai Zikiro entrenatzaileak: “Horrelako egoeretan, ezin diezu jokalariei gauza handirik esan. Badakite zer dagoen jokoan. Animatzea besterik ez da geratzen”. Berdegunera irtenda, Pauldarrak eraginkor batekin egin zuten topo. 15.minutuan lehen gola sartu zuen arerioak, eta minutu gutxiren buruan, bigarrena.

Atsedenaldiaren atarian, hirugarren gola jaso zuen Mariñok. Kolpe erabakigarria izan zen. Lur jota geratu ziren urdinak, eta bigarren zatian ezin izan zuten desabantaila murriztu. Pauldarrak-ek salbazioa ospatu ahal izan zuen. Mariñoko emakumeek, berriz, burumakur egin zuten bueltako bidaia. Sasoi osoan zehar jaitsiera postuetan sartu eta irten ibili ondoren, maila galdu dute azkenean.

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika