MARIÑOKO NESKEK OHOREZKO DIBISIO ERREGIONALEAN JOKATUKO DUTE AURTENGO DENBORALDIAN
Futbola

MARIÑOKO NESKEK OHOREZKO DIBISIO ERREGIONALEAN JOKATUKO DUTE AURTENGO DENBORALDIAN

(Irunerok egindako elkarrizketa)

Mariñoko neskek Ohorezko Dibisio Erregionalean jokatuko dute 2020/2021 denboraldian. Osasun krisialdiaren ondorioz aurreko denboraldia igoera-fasea jokatzeko sailkatu zirenean eten zen eta Goierri Gorri futbol taldeak ohorezko dibisioari uko egin ostean, Mariñok kategoriaz igotzeko aukera topatu du. Maialen Elgorriaga entrenatzaileak eta Mireia Zumeta taldeko bigarren kapitainak hasiberri den denboraldirako taldearen erronkak zeintzuk diren errepasatu dituzte.

Berezia izango da denboraldi berria kategoria altuago batean hastea, ezta?

Maialen: Denboraldia amaitu zenean lurraldeko-kategorian jolasten jarraituko genuela uste genuen. Denboraldia hastear zegoenean, kategoriako onena izateagatik kategoriaz igotzen ginela esan zidaten. Jokalariei berri ona jakinarazi nienean pozik hartu zuten.

Mireia: Maila berdinean jokatuko genuela pentsatuz hasi ginen, lehen entrenamenduetako batean berri ona jaso genuen arte. Igoera oso pozgarria izan da taldearentzat.

Bukaeran emaitza onak lortu arren, aurreko denboraldi hasiera konplikatua izan zen?

Maialen: Denboraldia 13 jokalari, 2 atezainak barne, geneuzkala hasi genuen. 11 dira zelaian jokatzen duten jokalariak, beraz, oso larri genbiltzan. Beheko mailetan ezagutzen nituen jokalariei laguntza eskatu nien. Kadeteen laguntzari esker zenbait partiduetan taldea osatzeko aukera izan genuen eta haien lana eskertzekoa da.

Mireia: Tarteka beste taldea laguntzea edo asteburu berean bi partidu jokatu genituen, baina, beste aukerarik ez zegoenez, klubeko kideak laguntzeko modu bakarra zen.

Nola bizi izan zenuten zuek 2019/2020 denboraldiaren amaiera?

Maialen: Denboraldi amaiera tristea izan zen, taldea finala jokatzeko aukerekin ikusten nuelako. Joko-maila altua zen eta kategoriaz igotzeko aukerak ikusten nituen. Agindu bezala entrenamenduak gelditu behar izan genituen.

Mireia: Nire taldeko kide batzuk eta nik neuk goiko taldea lagundu genuen aurreko denboraldian zehar. Gure taldea eta txapelketa propioak izan arren, klub bezala, Mariñoko beste taldeak laguntzeko beharrean ikusi ginen. Entrenamenduak eten zirenean ez genuen uste azkenean kategoriaz igotzea lortuko genuenik.

Zein erronka dauzkazue denboraldi berri honetarako?

Maialen: Aurten 20 jokalari dauzkagu eta taldera kadete batzuk igo dira, beraz, denboraldi on bat egiteko aukerak dauzkagu. Taldeak gutxienez sailkapenaren erdiko postuetara iristeko aukerak dauzkala uste dut eta, ahal bada, gorago sailkatzen ahaleginduko gara.

Mireia: Jokalari gisa nire helburua gauza berriak ikastea da, jokalari berriak taldera batzea lortzen dugun bitartean. Kategoria altuenera iritsi garenez, familia bezalakoa izango den taldea izan nahiko nuke.

Erraza da entrenatzaile gisa horrelako talde bat zuzentzea?

Maialen: Orain arte haurrak entrenatzen ibilia nintzen. Kadeteak kimu-kategorian zeudenean hartu nituen eta haiekin batera gora egiten joan naiz. Joan den urtean lurraldeko-kategorian entrenatzailerik ez zutela ikusita, erronka onartzea erabaki nuen. Oso ondo moldatu naiz taldearekin, jokalari oso jatorrak dira eta elkarrekin emaitza onak lortzea espero dut.

Mireia nola daramazu klubeko bigarren kapitaina izateko ardura?

Mireia: Haurren kategorian hasi nintzen eta bigarren urtetik aurrera kapitain rolean ibili izan naiz. Oso pozik nago, kargu bat izan arren, ingurukoak laguntzea beti gustuko izan dudalako.

Erraza izan da taldea sartutako jokalari berriak zuen joko-mailara egokitzea?

Maialen: Aurten bi jokalari fitxatu ditugu, hau da, Ane Iza Hondarribiko taldetik itzuli dena eta Urnietatik Eneritz Ramirez fitxatu dugu. Berriek taldearentzat lagungarria izango den ekarpena egitea espero dut.

Mireia: Jokalari berriak etortzen direnean gurekin eroso sentiaraztea da, azken finean, gure helburuak jokalari berrien helburu bihurtu behar ditugu.

Kategoria igoerak Irunen emakumezkoen futbola ikustarazten lagunduko dizuela uste duzue?

Maialen: Bai, aurretik esan bezala, Irunen emakumezkoen futbola indartzen ari den kluba da Mariño. Hortaz, pixkanaka bidean topatzen ditugun erronkei aurre egiten jarraituko dugu, jendea konturatzeko, bizitzako beste edozein alorretan gertatzen den bezala, futbolean gizonak eta emakumeak berdin ibili gaitezkeela.

Mireia: Eskertzekoa da Irunen emakumeei futbolean aritzeko aukera eskaintzen digun klub bat izateaz, kasu honetan Mariño. Txikitatik futbola atsegin izan dut eta Irunen emakumeentzako futbol klubik ez balego, nun jokatuko nuke? Beraz, oso eskertuta nago Mariñok hainbeste urteetan zehar nesken futbola babestu eta bultzatu duelako. Klubean badira 10 urtez etenik gabe futbolaz gozatzeko aukera izan duten emakumeak eta aurrerantzean gauzak berdin mantentzea espero dut.

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO
Futbola

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO

Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte

Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA
Futbola

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA

Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak

Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika