12 Urt, 2019
Barakaldoko Pauldarrak-ek apurtu zuen larunbatean Mariñoren gorakada, Landetxan irabazita. Denboraldi honetan Mariño baino gehiago dela erakutsi du talde bizkaitarrak, lehen itzulian 3-0 menderatu baitzuen. Emakumeen Bigarren Mailako Bigarren Multzoko sailkapenaren erdian utzi du Pauldarrak-ek talde irundarra, gora egiteko aukera handirik gabe. Asteburuan Gasteizen jokatuko du Gorka Alvarezek zuzentzen duen taldeak, Aurreraren kontra. Olaranben izango da, igandean 11:30etan.
Lasaitasuna irabazi du Real Union Bk
Ohorezko Erregionalean, Real Union B izan da jardunaldiko irabazlea eskualdeko taldeen artean. Bergara menderatu zuen igandean Stadium Galen (2-0). Jaitsiera postuak urrun utzi ditu filialak, eta bide batez, mesede egin dio Hondarribiari, arriskuan utzi baitu Debagoienako aurkaria. Berdeek, berriz, ezin izan zioten Ondarroako Aurrera liderrari aurre egin. 0-3 galdu zuten Hondartzan. Azken aurreko tokian dago Koldo Aranbururen taldea.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...