MARKAK HAUSTEKO IRRIKAZ
Eskubaloia

MARKAK HAUSTEKO IRRIKAZ

Bertan behera geratutako neurketak berreskuratzen jarraitzen du Bidasoak, kasu honetan, ostegunean, Leongo Ademarren aurka lehituko dira Artalekun, hain zuzen, Asobal Ligako lehen jardunaldiari dagokion neurketa.

1994-1995 denboraldiko historiako hasiera onenaren marka berdindu berri zuen taldeak Cisneren aurka Pontevedran lortutako garaipenaren ostean. Talde hau, ordea, ez da markak berdintzekoa, are gehiago, ahalik eta luzaroan gainditzekoa da. Lehen zortzi neurketetan emaitza berdina erdietsi dute, garaipena, eta hori bera lortu nahiko dute ostegunean Leongo Ademarren aurka. Garaipenaz gain, 1994-1995eko errekorra gaindituko lukeen marka, alegia. “Motibazioz betetzen gaitu Bidasoaren historian sartzeak eta hurrengo belaunaldientzat erreferentzia bilakatzea. Neurketak irabazten jarraitzeko indarra eta ilusioa ematen digu”, adierazi du Jacobo Cuetarak.

Gogoratu behar da osteguneko neurketa Sacyr Asobal Ligako lehen jardunaldiari dagokion neurketa dela. Hain zuzen ere, Liga irekiko zuen neurketa izango zen honakoa, baina Covida dela-eta, eta bi aldiz bertan behera geratu ostean, azkenean, bi taldeak kantxan lehiatzeko aukera izango dute. “Gogoak genituen neurketa hau jokatzeko eta bertan behera utzitako neurketak berreskuratzeko. Leongo Ademarren aurkako neurketak jokalariek eta entrenatzaileek jokatzeko gustuko dituzten neurketak dira, eta kostata bada ere, jokatzeko eguna iritsi zaigu”.

Aurrean gainditzeko beti zaila den eta Balonmano Logroñoren aurka galtzetik datorren Leongo Ademar taldea izango du Bidasoak. Manolo Cadenasek zuzentzen duen taldea ez du denboraldi hasiera ona izan, sailkapenean 10.postuan kokatuta baitaude, baina Cuetarak ohartarazi du, “Sacyr Asobal Ligako neurketa exigenteenetariakoa izango da, egia da hiru neurketa galtzetik datozela eta gaur Europako txapelketan lehiatuko direla, baina Ademar talentu handiko taldea da eta gauzak oso zailak jarriko dizkigu”. Hala ere, Bidasoaren entrenatzaileari Leongo Ademarren errendimenduan erreparatu ordez, talde irundarrak ostegunean emango duen mailan zentratazen da. “Guk geure onena ematen badugu eta defentsa lanetan, orain arte bezala, sendo jokatzen badugu, irabazteko aukerak biderkatuko zaizkigu”, adierazi du Cuetarak.

“Neurketa erakargarria” izango dela dio Cuetarak; izan ere, jokatzeko bi estilo desberdin arituko dira nor baino nor. Bidasoa defentsan oinarrituko da arerioa nekatu eta garaipena eskuratzeko, aldiz, Leongo Ademarrek bizkortasuna ezarri nahiko du kontraerasoen bidez markagailua iraultzeko. Bidasoaren entrenatzailearen ustez, neurketaren gakoetako bat atepean egongo da. “Asobal Ligako atepeko bikote onena duten taldeak neurtuko dira ostegunean, ikusteke dago zein arituko den hobe, baina argi dut atepeko lana norgehiagokako gakoetako bat izango dela”.

Min hartutako jokalariak, dudan 

Cisneren aurkako neurketan, Kauldi Odriozolak eta Dan Racoteak, Bidasoaren taldeko bi jokalari garrantzitsuk, min hartuta zeudelarik ezin izan zuten gainontzeko taldekideekin jokatu. Hala ere, Julen Urruzola eta Gorka Nieto gazteek paper bikaina burutu zuten eta ez zen batere nabaritu zumaiarra eta errumaniarra etxean geratu zirenik. Ostegunekoa, aldiz, kilate handiko neurketa izango da eta Bidasoak dituen arma guztiak erabili beharko ditu Leongo Ademar garaitzeko, baina, momentuz, ez da ziurra Odriozola eta Racotea deialdian sartu daitezenik. Bi hauen zalantzari, Donat Bartok gehitu behar zaio. Cisneren aurka kolpe bat jaso ostean, neurketara iristeko lanetan jarraitzen du hungariarrak. Hala ere, Cuetarak azaldu duenez, “hirurek jokatzeko aukerak dituzte eta lanean gogor ari dira ostegunerako osatuta eta jokatzeko prest egoteko”. 

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika