05 Uzt, 2021
Unai Emeryren lehen entranatzailea izan zen Hondarribia Futbol Elkartean, Valentzian eta Moskuko Spartaken haren laguntzailea izan zen eta aurki Real Unioneko proiektu berriaren pieza garrantzitsua izango da. Mikel Jauregik, aurrerantzean, talde irundarreko kirol zuzendaritzaren kide berria izango da.
Orain arte, Hondarribia Futbol Elkarteko zuzendaria izan da Jauregi. Norabide oso argia ezarri nahi izan du Ondartzako futbol zelaian: formazioa, kirol eta jokalarien arlo pertsonalean. Futbola ulertzeko metodo hori, Stadium Galeko jokalariei ezartzen saiatuko da Jauregi. Emerytarrek argi dute talde txuri-beltzaren harrobiak bultzadatxoa behar duela eta, horretarako, formazioko lanetan aditua den eta familiak bikain ezagutzen duen teknikaria jarriko dute buru.
Orain arte Hondarribia Futbol Elkarteko zuzendaria izan denak talde txuri-beltzaren harrobiko koordinazioa zuzenduko du. Gauzak horrela, Real Unionen koordinazioan bi izen nagusi nabarmenduko dira: lehen taldearekin lan egingo duen Gorka Etxeberria eta harrobia zuzenduko duen Mikel Jauregi.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...