Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko
Denboraldiko helburu nagusia...
11 Mai, 2022
Aurreko larunbatean Plaiaundin ospatu zen Rugby Touch Txapelketa eta Montseny izan zen jardunaldiko garailea
Pasa den larunbatean Rugby Touch Txapelketa ospatu zen Plaiaundiko zelaian, Estatuko Bigarren Mailako jardunaldia jokatuz. Bertan parte hartu zuten taldeek mailaz igotzea zuten helburua eta azkenik, Montseny Touchek irabazi zuen Arroyo Alligators taldea gainditu ondotik.
Jardunaldiari Txingudi touch taldeak eman Zion hasiera, Caldesen aurkako neurketarekin. Etxeko taldearekin Iñaki Urrutxurtu, Gari Mendizabal, Iraitz Zabaleta, Urtzi Berastegi, Gorka Nava, Iñigo Aizpurua, Gorka Eizagirre, David Muñoz, Yon Michelena, Aitor Zazpe, Alvaro Garcia eta Aitor eta Luis Petrikorena aritu ziren, eta lehendabiziko aurkaria 11 entsegu eta 2 emaitzarekin gainditu zuten. Bigarren partidan berriz, Montseny eta Alligators izan ziren aurrez aurre eta lehenengoak irabazi zuen 10-7ko markagailuarekin. Eguneko hirugarren neurketan Txingudi aritu zen Mallorkako Rebels taldearen kontra, eta emaitza berdinduarekin amaitu zen partidua, 5-5koarekin.
Bigarren fasean Montseny eta Caldes eta Alligators eta Rebels taldeak izan ziren elkarren aurka, finalerako txartela irabazi nahiean. Txingudi finalaurreko honetatik kanpo gelditu zen, ezin izan baitzuen talde mistorik aurkeztu. Aurreikuspenek zioten bezala, Montseny eta Alligators pasatu ziren final handira, 7-2 eta 6-1eko markagailuarekin Caldes eta Rebels gainditu ondoren hurrenez hurren. Finala baino lehen, beste bi partida gehiago jokatu ziren Caldes eta Arroyo Alligatorsen bigarren taldearen artean (4-2, Caldesen alde) eta Txingudi eta Mallorkako taldearen aurka (5-9, etxekoen alde).
Finalean, eguneko bigarren neurketa errepikatu zen eta Montseny eta Alligators izan ziren aurrez aurre, mailaz igotzeko aukerarengatik borrokan. Azkenik, Montsenyk lortu zuten garaipena 11-5ko markagailuarekin.
(Argazkia: Zaisa Txingudi RC)
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko
Denboraldiko helburu nagusia...
Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...
Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera
Txingudi Rugby Klubeko...
Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan
Eguraldia lagun zutela,...
200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan
Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...
Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa
Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...