22 Abu, 2022
Larunbateko Zarauzko Bandera irabazi ondoren, hondarribitarrek datorren urterako Euskotren Ligan beraien lekua ziurtatu dute
Pasa den larunbatean, abuztuak 20, Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Zarauz Arraun Elkartearen Emakumeen II. Ikurriña jokatu zuten. Beste behin garaipena lortu zuten Zarauzko estropadan Hondarribiako neskek eta beraz, datorren denboraldian Euskotren Ligan aritzeko txartela ziurtatu zuten honekin.
Goizean jokatu zen Zarauzko Ikurriña eta Hondarribiako nesken traineruak beste garaipen bat erdietsi zuen, 11:19,26ko denborarekin estropada osatuz. Beraien atzetik Hibaika sailkatu zen (11:25,94) eta hirugarren, Delteco Zumaia (11:46,62). Honekin, hondarribitarrak sailkapeneko lidergotza sendotu eta denboraldi izugarria borobildu zuten beraien helburua nagusia lortuz gainera, Euskotren Ligara igotzea hain zuzen ere. Hibaikak ere maila gorenean lehiatzeko txartela irabazi zuen larunbatean.
Ane Aizpururen II. Oroimen Saria
Larunbateko garaipenaren ondoren, Hondarribiako neskak Bilbon izan ziren atzo goizean, Ane Aizpururen II. Oroimen Saria jokatzen. Oraingoan, bigarren sailkatu ziren hondarribitarrak (10:53,87). Lehenengo postuan Deustok amaitu zuen (10:52,51), eta hirugarren berriz, Hibaikak (10:58,20).
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...