“NEURKETA BIKAINA ESPERO DUT”
Eskubaloia

“NEURKETA BIKAINA ESPERO DUT”

Larunbatean, 16:30ean eta telebistarik gabe, Incarlopsa Cuencaren aurka arituko da Bidasoa. Irabaziko balu, talde irundarra Sacyr Asobal Ligako txapeldunordea bilakatuko litzateke.

Finalak final, iritsi dira Bidasoarentzat denboraldi azken bi neurketak. Zinez erabakiorrak izango dira biak, lehena Incarlopsa Cuencaren aurkakoa eta, bigarrena, Frakin Granollersen aurkakoa. Neurketa bat nahikoa zaio Bidasoari Barca ahalguztidunaren ostean, bizidunen arteko txapelduna bilakatzeko. Bigarren postuan lehenbailehen eskuratu nahi duenez eta Frankin Granollers lorpen hori erdiesteko arerio zuzenda dela kontuan izanik, ezustekoak alde batera utzi eta denboraldi honetako bi puntu garrantzitsuen bila joango da talde bidasotarra Cuencara.

Incarlopsa Cuencak El Sargal kiroldegian jokatuko duen azken neurketa izango da larunbatekoa, horrek erakarriko duen zailtasun guztiekin. Jacobo Cuetararen, Bidasoako entrenatzailearen, esanetan, “neurketa bikaina eta zaila” espero du. Azken urteetan, Bidasoaren eta Incarlopsa Cuencaren arteko neurketak oso biziak izan dira; horregatik, Cuetarak Incarlopsa Cuencak aurkezpen zehaztik behar ez duela uste du: “Denok ezagutzen dugu. Badakigu zer ahalmen duen. Bigarren itzuli oso ona egiten ari zen azken asteak kenduta, baina potentzial handia dute, batez ere euren etxean, non jendea sartzeko aukera duten, asko estutzen dute eta Sacyr ASOBAL Ligako kantxa zailenetako bat da. Talde boteretsua da, oso ondo daki nola jokatu behar duen azken denboraldietan denbora asko daramatelako elkarrekin lanean, eta Bidasoa Irun-Incarlopsa Cuenca norgehiagoka handiak dira. Ez dut gutxiago espero".

“Luze eta zaila” izaten ari den denboraldi baten azkenaurreko norgehiagoka izango da Bidasoak eta Incarlopsa Cuencak jokatuko dutena. Taldea bolada bikainean aurkitzen da, azken sei neurketak irabazi ditu, baina arerioek ez dute erritmoa moteldu. Granollersek presioa handia sorrarazten ari zatzaio Bidasoari, neurketa guztiak bereganatzea behartuta ikusi du beren burua. Cuetarak dionez, "Bolada oso onean gaude, eta hori lortzea oso zaila da Sacyr ASOBAL Ligan, baina badakigu neurketa bakoitza zenbat kostatzen zaigun. Azken aldi honetan oso partida zailak ditugu, joan den larunbatean Ángel Ximénez Puente Genil, orain Incarlopsa Cuenca eta hurrengo asteburuan, Fraikin BM. Granollers. Zailtasun handiko aurkariak dira, sailkapenean goian daudenak. Horrez gain, lesioak ere kontuan hartu behar dira, eta horrek guztiak jokalari guztiak jokatzeko moduan egotea eragozten digu, baina oso ondo goaz, oso emaitza onekin, nahiz eta bajak izan".

Bajei dagokienez, Sergio de la Salud eta Jon Azkue azken unera arte zalantzak izango dira. Bidasoa taldeko bi erdilariak azken neurketetan min hartu zuten, batak belaunean (Sergio de la Saludek) eta besteak horkatilean (Jon Azkuek). Neurketaren garrantzia kontuan izanik, bi jokalariak Cuencara bidaitzeko asmoarekin aurkitzen dira.

Kiroletik saioan Mikel Zabalarekin hitz egiteko aukera izan genuen. Eskuin hegaleko eibartarraren ustez, Incarlopsa Cuencaren aurkako neurketa “zinez zaila” izango da. Horrez gain, etxekoen atepeko lana eta energia goraipatu zuen: “atezain bikainak dituzte eta erritmo bizian jokatzen dituzte neurketak”. Dena den, astean zehar taldeak “lan ona” egin duela eta garaipena erdiesteko “oso mentalizatuta” dagoela ere adierazi zuen.

Hirugarrenez, Europara. 

Ilusionatuta. Horrela aurkitzen dira Bidasoako jokalari, teknikari eta ordezkariak hirugarren urtez jarraian talde irundarra eskubaloiko talde onenen arteko ligan sailkatu izanagatik: "aurretik parte hartu gabe eman genuen denbora kontuan hartuta; beraz, klub gisa garrantzitsua da sailkapeneko goi aldean egotearen erregulartasuna izatea".

Halere, Cuetarak Bidasoaren xedea zein den, beste behin, gogorarazi du: "Cuencara irabaztera joatea pentsatu behar dugu. Hau ez da oraindik amaitu: ezohiko egoera da, Fraikin BM. Granollersek atzeratuta dituen neurketak direla eta, behin Liga amaituta jokatuko ditu, eta horrek zer emaitza beharko lituzkeen jakiteak ematen die". 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika