“NEURKETA GUZTIAK GARRANTZI BERDINAREKIN AURRE EGIN BEHAR DIRA”
Eskubaloia

“NEURKETA GUZTIAK GARRANTZI BERDINAREKIN AURRE EGIN BEHAR DIRA”

Jacobo Cuetarak garrantzi handia eman dio igandean C.D. Bidasoak Antequeraren aurka jokatuko duen norgehiagokari, “irabazteko partidu ona jokatu beharko dugu”

Sacyr Asobal Ligara igo berria den taldea izango du bihar arerio Bidasoak, BM Antequera. Bidai luzea dute aurretik, 12 ordu inguru, neurketan zehar eta arerioaren aurka erabili behar dituzten estrategiak prestatzeko denbora adina. Igo berriak izateagatik, ez da norgehiagoka erraza izango, ezta gutxiago ere. Are gehiago, Jacobo Cuetara entrenatzaileak, “irabazteko partidu ona jokatu beharko dugula” adierazi zuen prentsaren aurrean.

BM Antequeraren jokoa eta emaitzak goraipatu zituen teknikari asturiarrak: “Rafa Baena pibotearekin maisuki jokatzen duen taldea da; gainera, kanpoko jaurtitzaile ugari dituzte, Jorge Silva edo Lukas Simenas, esaterako. Lucas Grandi argentinarra ere maila onean ari da jokatzen”. Bada, igandean, 12:00etan, jokatuko den neurketako gakoetako bat “jokalari horiek ondo zaintzea eta defentsan eroso egoeta izango da”.

Momentuz, BM Antequerak jokatu dituen hiru norgehiagoketatik, garaipen bakarra eta bi puntu eskuratu ditu. Garaipen bat, baina ez edonolako taldearen aurka. C.D. Bidasoak jokatuko duen kantxa berean, denboraldi hasiera honetan, BM Logroño La Riojari nagusitu zitzaion, 33-31. Horregatik, Jacobo Cuetara tentu handiarekin hartuko du biharko norgehiagoka: “neurketa guztiak garrantzi berdinarekin aurre egin behar ditugu, BM Logroño La Rioja garaitzea ez da erraza eta BM Antequerak lortu zuen”. Bada, helburu argiarekin bidaiatzen ari da C.D. Bidasoa Antequera aldera: “nola edo hala, denboraldiko egutegiak ala eskatzen baitu, irabazi eta bi puntuak batu behar ditugu”.

Azkue eta Aginagalderen itzuleren aurrean, Kauldi eta Renaud gabe.

Orain artean min hartuta izan diren bi jokalari berreskuratzear da C.D. Bidasoa. Jon Azkue kapitaina Antequeraren aurka jokatzekoa da, baina Aginagalde taldera itzuliko den azken unera arte ez dugu jakingo. Talde irundarra Antequera bidean da jada eta bertan ez dira ez Kauldi Odriozola, ez Leo Renaud izango. Azken honen transferra oraindik ez da Arabiar Emirrerrietatik iritisi; bestetik, Kauldi Odriozolak, ezker besoan urradura izan zuen Bartzelonaren partiduan eta datozen bi neurketak galduko ditu. 

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”

Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun

Aste gogorra izan du Bidasoa...

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN

Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan

Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika