ONDORIOAK ATERATZEKO, SASOIKO LEHEN NEURKETARA ITXARON BEHAR
Futbola

ONDORIOAK ATERATZEKO, SASOIKO LEHEN NEURKETARA ITXARON BEHAR

Azken bi lagunartekoak galduta bukatu du denboraldi-aurrea Real Unionek. Bigarren zatian eginiko gol baten bitartez, 0-1 nagusitu da Izarra Stadium Galen.

Denborladi-aurreko testak agortu zaizkio Real Unioni eta Aitor Zulaikak denboraldi ofizialeko lehen jardunaldian, zenbait aldaketakin, zelairatu lezaken hamaikakoa ezarri du Stadium Galeko soropilean. Irazustabarrena atepean; Elosegi, Kijera, Ivan Perez eta Erik Ruiz defentsa lanetan; Quique Rivero eta Ekhi Senar euskarri gisa; Capelete, Seguin eta Donoso hiru laurdenetan eta Carlos Bravo jokalari aurreratuena.

Gaurkoa ikusirik, ondorio gutxi atera litezke. Taldeak eta neurketak hobetzeko gauza asko izan ditu, baina, hain zuzen ere, horretarako dira neurketa hauek, jokalariak probatu eta zer dagoen ondo eta zer ez ikusteko. Neurketa ez da oso entretenigarria izan, atea zulatu duen lehenak lortu du garaipena.

Kontrola bai, asmatu ez. 

Neurketak aurrera egin ahala bizitasuna hartzen joan da. Jokalariek argi dute Aitor Zulaikak exijitzen diena, baloia atzetik jokatu eta aurrean presioa eragin. Lehen minutuen ostean, Real Union mendean hartzen joan da Izarra. Lehen ordu laurdena iristearekin batera iritsi da etxekoen lehen abagunea. Eskuinetik jokaldi ona burutu du Capeletek, bere erdiraketa Carlos Bravok jaso du, baina ate barrura zihoan jaurtiketa Endika Galarza atzelariaren gorputzean jo eta kornerrera joan da.

Izarra ez da kikildu, 2.Federazio mailan arituko da aurten, baina lehen zatian zailtasunetan jarri du talde irundarraren baloi-mugimendua. Dena den, Real Unionek lehen ukituan jokatu duen bakoitzean sufritu du talde nafarrak. Capelete eskuinetik eta Seguin ezkerretik, erdiraketak ugaritu eta arriskua sortu dute Izarraren atean. Alboko sake batetik Real Unionek markagailuan aurreratzeko abagunea izan du, baina Donosok ez du asmatu atera jaurtitzen, zuzen zuzenean Pagolaren eskuetara joan da baloia. Izarrak ere berea izan du, Sergio Sanchezek penalti puntura eskubitik eginiko erdiraketak Carlos Sagues aurkitu du, baina trakets jaurti du baloia eta argia izan zitekeen gola ez du egin.

Izarrak izan da atea zulatzen jakin duena. 

Bigarren zatiarekin batera, Guille Donoso eta Mario Capelete ordezkatuz Colinas eta Nacho Sanchez zelairatu ditu Zulaikak. Hain zuzen ere, Colinasen baloi galdu batetik Izarrak aukera paregabea izan du neurketako lehen gola egiteko. Carlos Saguesek abiada bizian 45 metro egin ditu, baina azken metroan, birritan, ‘Txusta’-rekin egin du topo. Usurbilgo atezainak bi gelditu paregabe egin ditu nafarren lehen gola ekiditeko. Talde irundarraren atezainak hirugarren gelditu bat ere egin behar izan du Izarrako Sergio Sanchezek gola egin ez zezan. 60.minutura helduta, Real Unionek hobetu ditu bigarren zatiko sentsazioak. Baloia gehiago izan du eta aukerak ere iritsi dira. Quique Riverok baloi bikaina bidali dio Carlos Bravori, honek baselinaz gainditu nahi izan du zelairatu berri zen Alegria, baina baloia kanpora joan da.

Aldaketak iritsi dira Real Unionen, lehenak zelairatzen Pradera eta Oiartzun izan dira, Seguin eta Bravoren ordez. Sartu eta gutxira, Oiartzunek ezkerretik saiakera egin du, baina urrun joan zaio jaurtiketa. Neurketa animatu da, Oiartzunek aldatu du baloiaren noranzkoa, Nacho Sanchezek piperra zuen erdiraketa egin du, Praderak Riverok baloia jaso zezan baloia igarotzen utzi du, baina honen jaurtiketa Alegriak maisuki kornerrera bidali du. Alain Oiartzun jokalari irundarrak ondo baliatu ditu izan dituen minutuak.

74.minutuan, Barbu, Arzuaga, Elizondo, Ariztimuño eta Santos zelaira sartu aurretik, alboko sake bat probestuz Izarra aurreratu da markagailuan. Ezkerretik izan da erdiraketa eta penalti puntutik, buruz, Gabriel Lopezek bidali du sarera baloia.

Golaren ostean, neurketak erritmoa galdu du eta Real Unionek ez du berdinketaren gola egiten jakin. Alain Oiartzun saiatu da, baina honen erdiraketek ez dute aurrelaririk aurkitu. Kamisetatik heldu diotelakoan, Praderak penaltia eskatu du 82.minutuan, baina epaileak ez du jokaldiaz ezertxo ere jakin nahi izan. 

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika