Ordezkari bidasoarrak izan dira pista estaliko Espainiako Txapelketan

Pista estaliko Espainiako Txapelketa absolutua jokatu dute asteburuan Gallurren (Madril). Instalazio berria estreinatu dute parte hartzaileek. Eskualdeko taldeerako bost ordezkari izan dira guztira. Emaitzarik onena, Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko Malen Ruiz de Azuak lortu zuen. Brontzezko domina jantzi zuen pertika jauzian, 4,15m-ko jauziarekin. Gizonezkoen proban, Mikel Camponek finalista postua lortu zuen, seigarren izan baitzen, 4,80m-ko jauziarekin.

Nerea Sarriegik ez zuen 1.500m-ko lasterketako finalerdia gainditu, senior mailako bere lehen Espainiako Txapelketan. 4:50eko denbora egin zuen, eta 26.postuan gelditu zen. Albisterik okerrena, min hartuta bueltatu zela, eta ezin izango duela Espainiako Cross Txapelketan parte hartu. Clara Viñarasek erdi lesionatuta parte hartu zuen 3.000 m-ko lasterketan, eta bere marka onenetik urrun gelditu zen (10:23).

Txingudi Atletismo Taldearen ordezkari bakarra Marian Garrantxo izan zen. 60 metroko lasterketako finalerako txartela lortu zuen, eta zazpigarren izan zen azkenean, 7,61eko denborarekin.

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika