Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
30 Mar, 2023
Real Uniongo Beteranoek antolatzen dute ekimen hau, Futbolari Beteranoen Elkarteen Federazioaren laguntzarekin
Real Union Klubean oroimen tailerrak ospatzen hasi dira. Real Uniongo Beteranoek antolatuta, eta Futbolari Beteranoen Elkarteen Federazioaren laguntzarekin, ekimen honen lehen jarduera pasa den astelehenean (martxoaren 27an) egin zuten. Horretarako, Caser Residencial Anakako egoiliarrak gonbidatu zituzten Galera.
Klub txuribeltzetik jakinarazi dutenez, Stadium Galeko instalazioak bisitatu zituzten gonbidatuek, tartean zelaia ere. Bertan, garai bateko oroitzapenak gogora ekartzeaz gain, baloiarekin jokoan aritu ziren. Gainera, klubak dituen lau Errege Kopak ikusteko aukera ere izan zuten, baita hauek altxatzeko abagunea ere.
Egoiliarrek Igor Emery, Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidentea, eta Ricardo Costa, atezainen entrenatzailea, izan zituzten bidelagun bisitan. Honen ondotik, klub guztiaren partetik, partidu bat ikutera gonbidatu zituzten bisitariak Galera.
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...