OSASUNA PROMESASEK ETEN DU REAL UNIONEN BOLADA BAIKORRA
Futbola

OSASUNA PROMESASEK ETEN DU REAL UNIONEN BOLADA BAIKORRA

(Argazkia: Gio Batista)

Stadium Galen bigarren faseko lehen gola eta lehen porrota jaso du Real Unionek. Orokorrean, Osasuna Promesasek bere alde jarri du neurketa eta Muroren gola nahikoa izan zaio garaipena eskuratzeko. 

Aitor Zulaikak, astean zehar, liga bukatu artean denboraldian zehar jokatzeko aukera gutxien izan duten jokalariak zelairatuko zituela aipatu zuen. Tarazonaren aurkako neurketari alderatuta, Kun Temenuzkhov, Guille Donoso Theo Lucbert eta Jon Madrazo sartu ditu entrenatzaile azpeitiarrak hasierako hamaikakoan. Joseba Agirrek ordezkatu du Aitor Zulaika aulkian, osasun arazo baten ondorioz ezin izan du Stadium Galen egon.

Ez batak eta ez besteak. 

Norgehiagokako lehen hurbilketa Real Unionen partetik heldu da. Jokaldi bikaina gauzatu dute Riverok eta Lucbertek ezker hegaletik, azken honek sakonean bidali dio baloia Temenuzkhovi, baina Ivan Martinez atezainak aurre hartu dio eta baloiarekin gelditu da. Ohi bezala, Real Unionek, baloiaren kontrola zuela, neurketa hasiera ona izan du.

Gauza gutxi gertatu dira lehen ordu laurdenean. Bi taldeen aldetik, baloi kontrol asko; aukerak, berriz, oso murritzak. 18.minutuan, falta erdiraketa bat baliatu du Osasunak lehen hurbilketa egiteko. Gertu izan dute gola, baina Herrandok buruz eginiko jaurtiketa hiru zutoinetatik kanpo joan da. Talde irundarraren erantzuna bi minutu beranduago iritsi da. Riverok kornerra jaurti du, Martinez atezainak gaizki alderatu du baloia, Temenuzkhovek area barruan baloia jaso du eta honen jaurtiketa zutoina miazkatu du. Jon Madrazok ere gola egiteko abagunea izan du, Ivan Perezek sakoanean bidalitako baloi baten ostean, ate aurrean bakarrik geratu da, baina Lizarraga atzelariak jaurtiketa eten du.

Euria jasarekin batera, neurketa animatu da eta Osasuna Promesasek aurrera egin du. Aurrean eragindako presioak emaitza onak eman ditu eta aurrealdean lapurtutako baloia baliatuta, Jonyk eguneko lehen gola egiteko beta paregabea izan du. Honek ere ezin izan du lehen zatian baloia sarera bidali. Lehen zatiko azken ordu laurdenean, talde iruindarrak baloiaren jabetza bereganatu du eta etxekoen zelaian jokatzen hasi den arren, Real Unionek ondo jakin du eraso bakoitza aldentzen. Aukera gehiagorik gabe eta markagailuak 0-0 adierazten zuela, bi taldeak aldageletara joan dira.

Bigarren zatian iritsi da eguneko gol bakarra. 

Bigarren zatia hasi bezain laster, Osasuna Promesasek 0-1ekoa egin du. Falta erdiraketa bikaina jaurti dute iruindarrek, lehen errematea zutoinera joan da eta bigarren saiakeran, Alvaro Murok Jon Irazustabarrena gainditu du. Real Unionek bigarren fasean Stadium Galen jaso duen lehen gola izan da Murok eginikoa. Aldapan gora hasi du bigarren zatia talde txuri-beltzak.

Osasuna Promesas egoskor irten da bigarren zatian zelaian eta Real Unioni asko kosta zaio neurketa berrekitea. Berdinketa baino, Osasuna Promesasen bigarren gola hurbilago egon da. Pablo Ibañez erdilariak jokaldi bikaina egin du, baina bere eskuinkada bortitza era akrobatikoan Ivan Perezek aldendu du. Jarraian, Real Unionen bigarren zatiko lehen hurbilketa etorri da. Guille Donosok eskuin hegaletik behetik erdiratu du, Kunek horpoarekin errematatu du, baina bigarren zutoinetik oso gertu kanpora joan da. Bigarren aukera izan du aurrelari bulgariarrak, Guille Donosok baloia sakonean bidali dio eta Martinez atezaina aurrean zuela oso urrun jaurti du baloia. 

Joseba Agirrek kolpez hiru aldaketa egin ditu: Galan, Madrazo eta Guille Donoso zelaitik atera eta Capelete, Thior eta Sergio Llamas zelairatu ditu. Aldaketak egin eta gutxira, Ekhi Senarrek oso egoera arriskutsuan baloia galdu du, Cordobak Jon Iraztuabarrena zuen arerio bakarra eta usurbilko atezainak hankarekin 2-0ekoa ekidin du. Hamar minututan, Quique Riverok bi txartel hori jaso ditu eta Real Union azkeneko hamahiru minutuak jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan ditu. Bi faltak antzekoak izan dira eta bietan, talde irundarreko jokalariek zalantzan jarri dute epailearen erabakia.

Joseba Agirrek Viguera eta Anatz Elizondo zelairatu ditu azken hamar minutuak jokatzeko. Elizondok Riverok utzitako postua hartu du eta Behobide defentsaren erdigunean kokatu da Ekhi Senarren ordez. Zaila zuen Real Unionek berdinketa egitea, baina saiakerak egin dituzte hori gerta zedin. Thior eta Elizondoren bat biko baten ondoren, Viguerak baloia area barruan jaso du, bigarren zutoinera bidali nahi izan du baloia, baina Martinez atezaina ondo kokatuta zegoen eta ezin izan du ustekabean harrapatu. Neurketak ez du gehiagorako eman eta Real Unionek bigarren faseko lehen porrota jasan du. 

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO
Futbola

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO

Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte

Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA
Futbola

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA

Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak

Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika