OSASUNAREN KONTRA PARTIDU ERABAKIGARRIA JOKATUKO DU REAL UNIONEK
Futbola

OSASUNAREN KONTRA PARTIDU ERABAKIGARRIA JOKATUKO DU REAL UNIONEK

Igandean, 18:00etan, ospatuko da Taxoaren nafarren eta gipuzkoarren arteko neurketa

Real Unionek Taxoaren izanen du hurrengo hitzordu garrantzitsua. Osasuna Promesas izanen dute igande honetan (18:00) aurkari txuribeltzek eta neurketa erabakigarria izanen da taldearen etorkizunarentzat. Gainera, hamaikakoan izen berriak ikusteko aukera egon daiteke, zerbait jokalarik alta jaso baitute azken egunotan.

“Erortzea onartua dago, baina derrigorrezkoa da altxatzea, are eta indartsuago. Lanean jarraitzea beharrezkoa dugu, gehiago entrenatzen eta hobeki, ahal den heinean”. Horiek izan dira David Movillaren lehen hitzak gaur goizeko prentsaurrekoan. Osasuna Promesas taldearen kontrako partiduaren atarikoan erran du hori entrenatzaileak eta jakitera eman du Real Union igandera begira dagoela pasa den asteburutik.

Jeitsiera postuetan dago talde txuribeltza, baina prestatzailea ez dago kezkaturik: “Lehiaketaren azken zatian egon arte, sailkapena ez da garrantzitsua niretzat. Puntuek interesatzen naute eta, oraintxe bertan, ez dugu puntu nahikorik. Puntuak beharrezkoa ditugu eta, batez ere, neurketa osatuago bat jokatzea”.

“Bide luze eta zail” bat izanen zela argi zuen Movillak Real Unionera iritsi zenean, baina helburua zein den ere finkatua dute denboraldi hasieratik: “Maiatzaren 28ra atzean bortz talde utzita iritsi behar gara. Horretarako, errendimendu egonkorra izan behar dugu 90 minutuetan zehar. Momentu on guztiak bateratu behar ditugu, joko ona zelairatzeko”.

Osasuna Promesas, harrobiko talde berezia

Aurkariaren inguruan ere aritu da txuribeltzen entrenatzailea. “Jokalari onak dituen taldea da, ezohiko harrobiko taldea”, erran du. “Jokalari osoak eta jokalari gazteak bateratzen” dituzte gorritxoek eta hauek guztiek “maila oso onean lehiatzen” direla aipatu du Movillak. “Ohiko erregistroez gain, bertze desberdin batzuk ere badituzte” eta horri aurre egiteko, Real Unionek “gutxiago eskaini” behar duela argitu du prestatzaileak. “Zehaztapen gehiago eduki behar dugu aitzinean, baita erasoan ere. Horrela gure atezainari lan gutxiago emanen diogu”.

Hamaikako osatuagoa

Joel Jimenez eta Gorka Kijera izan ezik, bertze jokalari guztiek alta jaso dute aste honetan zehar. Berri ona da hori Real Unionentzat, azken hilabeteotan sufritu duenaren ondotik. Hala ere, denbora aunitz daramate lehiatu gabe eta oraindik ere asteburu honetan zalantza izanen dire jokalari batzuk: “Jokalarien forma zein den ikusi behar dugu, aspaldidanik lehiatu gabe daudelako. Aste batean edo bitan prest egonen direla uste dut eta hori ona izanen da gure barruko lehiakortasunerako, baita baliabide gehiago edukitzeko ere”.

Hau dela eta, oraindik ere zalantzak ditu Movillak hamaikakoarekin: “Hamaikakoa osatzeko ez dugu soilik aurkaria kontuan hartzen, baizik eta zein jokalari izanen ditugun guk ere prest. Izan ere, jokalari batek bertzearen gaitasunak osatzen ditu eta horren arabera ere eginen dugu hamaikakoa. Zalantzak ditugu oraindik eta horiek argitzeko, gaur eta igandeko entrenamenduak baliatuko ditugu”.

Osasunari aurre egiteko, “defentsan gaitasun onak” behar dituela erran du prestatzaileak. Honez gain, erasoan ere “espazioa ongi kudeatzen duen jendea” behar dute. “Atzean kokatzen dugunak baldintzatuko digu aitzinean zein jarri, batzuk bertzeen gaitasunak osatzea nahi dugulako. Gainera, baliabideak izan nahi ditugu aulkian, partiduan ematen den emaitzaren arabera neurketari buelta emateko gai izan gaitezen”, dio Movillak.

Taldearekin psikologikoki egin beharreko lana

Real Union jaitsiera postuetan dago eta hori ez da erraza kudeatzeko, batez ere, psikologikoki. David Movillak azpimarratu duenez, honi aurre egiteko eurek egiten ari diren lana errendimenduan zentratuta dago: “Aitzinera ateratzeko aukera dugula pentsatzen badugu, aitzinera eginen dugula sinetsi behar dugu. Horretarako, errendimenduan zentratu behar gara, eta ez emaitzetan”.

“Elkartasuna” ere aipatu du Movillak. Real Unionek hitz hori du bere izenean eta hori bera goraipatu behar dela onartu du entrenatzaileak. “Egonkor mantenduko gaituena elkartasuna izanen da. Bertuteak eta akatsak ditugula ahantzi gabe, elkarrekin aurre egin beharko diogu ezbeharrari, jakinda zorrotzak izan behar garela gure lanarekin ere”, gaineratu du prestatzaileak. 

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika