03 Abe, 2021
Atzo Real Unionek Errege Kopako kanporaketa galdu zuen Palenciaren aurka, Nueva Balastera zelaian
Nueva Balastera zelaira joan ziren Real Unionekoak atzo, Palencia Cristo Atleticoren aurka Errege Kopako kanporaketa jokatzera. Partidua ez zen ona izan irundarrentzat eta 2-0ko markagailuarekin egin zuten etxera buelta, Errege Kopako hurrengo jardunaldiei agur esanez.
Neurketa hasi eta minutu batera, Palentziakoek Real Unionen aurretik jartzea lortu zuten. Ivan Perezek jardunaldiko lehen jokaldian falta egin zion aurkariari eta penalti horren bitartez, Palenciak bere lehen gola eskuratu zuen. Lehen zatiko azken minutuetan, nahiz eta epaileak etxeko taldea jokalari bat gutxiagorekin utzi zuen, Real Unionek ezin izan zuen baloia sarean sartzeko aukera errematatu. Aldiz, bigarren gola eman zion Palenciari, Elosegik gola sartu baitzuen bere atean. Horrela, atsedenaldira 2-0ko markagailuarekin iritsi zen neurketa.
Bigarren zatian, nahiz eta irundarrek joko hobearekin aritu zelaian, ezin izan ziren aurkakoen atera ailegatu, Palenciakoek indarrez eutsi baitzien atzean. Horrela, partiduko emaitza ez zen aldatu eta Palentziarrek, Errege Kopako lehen kanporaketan arrakasta lortuta, Real Union lehiatik atera zuen.
Ligako hurrengo hitzordua
Irundarrek hurrengo neurketa igande honetan izango dute, eguerdiko 12etan, Tudelanoren aurka. Aitor Zulaika entrenatzaileak gaurko prentsaurrekoan aipatu duen moduan, “igandean beste partidu oso zail bat” izango du Real Unionek. Sailkapena ikusita, Zulaikaren mutilek abantaila dutela esan daiteke, baina azpeitiarrak berak azpimarratu duen moduan, “Tudelano partidu guztietan dago lehiatzen, azken minutura arte, eta beraien zelaia beti izan da oso zaila. Biok antzeko egoera batean iritsiko gara eta beraz, haserre dauden bi taldeen norgehiagoka izango da”.
(Argazkia: Giovanni Batista)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...