“PARTIDUEN BILA JOANGO GAREN TALDEA IZANGO GARA”
Futbola

“PARTIDUEN BILA JOANGO GAREN TALDEA IZANGO GARA”

1.Federazio mailako lehen neurketa ofizialaren atarian, aurtengo denboraldian Real Union talde erasokorra izatea espero du Zulaikak.

Real Unioni udara bukatu eta denboraldi berriari ekiteko unea iritsi zaio. Denboraldi berri eta ilusionagarria, hainbat zentzutan. Batetik eta garrantzitsuena, zale txuri-beltzak, etxera, Stadium Galera itzuliko direlako; bestetik, maila berrian jokatuko duelako taldeak; eta azkenik, denboraldi berriek beti sortzen dutelako zirrara berezia. Zirrara hori bera klubak, lan talde teknikoak eta jokalariek sentitzen dutela adierazi du gaur Aitor Zulaikak: “jokalari eta teknikari lehiakorrak ditugu gure artean, egiari zor, denboraldi-aurrea luze egin zaigu, lehiatzeko egunak iritsi dira eta horregatik pozik eta irrikaz gaude”.

Pozik eta irrikaz, eta ez da gutxiagorako. Pasa den denboraldian taldeak proposatutako jokoa eta lortutako emaitzak kontuan baditugu, ez da harritzekoa klubak eta zaleek denboraldia hasteko gogoak izatea. Gainera, aurten lehiaketa gogorra eta aurkari paregabeak izango ditu aurrean Real Unionek. Horregatik, kikildu ezean, Aitor Zulaikak aurrerapausua eman nahi du, pasa den sasoiko inertziari eutsi eta aurten ere Real Unionekin gozatzeko: “zaleak etxera bueltatuko diren honetan, talde erasokorra izaten saiatuko gara. Zaleak gehiago katigatu nahi ditugu, gurekin nahi ditugu une oro. Horretarako, partiduen bila joango garen taldea izango gara, erasoan zein defentsan ez gara ezeren zain egongo”. 

Arerio ezezagun bezain serioa.

1.Federazio mailako lehen aurkaria Madrilgo DUX Internazional taldea izango da, historian lehen aldiz nor baino nor gehiago arituko dira bi taldeak. Gamingarekin eta Esports taldeekin erlazionatutako kluba da DUX, Thibahut Courtois eta Borja Iglesisas futbol jokalariek hauspotzen dutena. Hortik harago, gauza gutxi dakigu DUX-i buruz, baina Aitor Zulaikaren esanetan, “talde ezezaguna den arren, maila honetako talde helduenetarikoa dela esango nuke”.

Zulaikak gogoko duen taldea dela aitortu du: “oso talde ona da eta beraien jokatzeko erarekin asko identifikatzen naiz. Futbola egiteko orduan bi talde antzekoak topatuko gara Stadium Galen. Talde kontzeptuak oso ondo garatuak dituzte, aurreko urteko talde-bloke bera mantendu dute eta horrek abantaila ematen die lehen neurketa honetan”.

Ehuneko ehunean ez, guztien antzera.

Denboraldi berriko lehen neurketa da eta ia ezinezkoa da taldeak egoerarik onenean iristea. “Gainontzeko taldeen antzera iristen gara biharko partidura”, adierazi du Zulaikak eta “taldea talde modura, futboleko esparru guztietan, oraindik garatzeko prozesuan dagoela” gehitu du. Halere, beste puntu alternatiboetan taldea oso prest ikusten duela ohartarazi nahi izan du: “irrikan, gogoan edota ilusioan, lehen neurketa ofizialera ehuneko ehunean iritsiko gara”.

Lesioen alorrean, denboraldi-aurre mugitua izan du talde txuri-beltzak, fitxatutako hainbat jokalarik ez dituzte denboraldi-aurrean beharko lituzkeen minutuetaz gozatu. Vivancos eta Praderaren kasua izan daiteke hori; bihar, ordea, deialdi barruan egongo dira biak. Bertan egongo ez direnak, Sergio Llamas eta Patrick Sequeira izango dira. Jagoba Beobide erdilaria azken unera arte deialdikoa izango den ala ez jakiteko itxaron beharko da.


IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika