34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
08 Ots, 2021 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, C.D. Bidasoak, Cangas do Morrazo, Sacyr Liga Asobal
Morrazok garaipena bere eskuetan izan du, baina Xoan Ledok eta Rodrigo Salinasek, azken unean, 27-27ko berdinketa ahalbidetu dute.
Bi puntu batu ezin direnean, oso garrantzitsua da puntu bat salbatzea. Lehen 45 minutuetan Bidasoa markagailuan aurretik joan bada ere, minutu erabakigarrenetan Morrazok aurrea hartu du eta bi puntuak galiziara eramatekotan izan dira. Hala ere, Kauldi Odriozola zein Rodrigo Salinasen golek eta Xoan Ledoren azken geldiketak, Artalekun puntu bat utziarazi dute.
Jacobo Cuetarak ohartarazi zuen, Morrazoko Cangasen aurkako neurketak beti izaten dira zailak Bidasoarentzat, eta gaurkoan, ez da salbuespena izan. Morrazoko Cangasek neurketa sendoa planteatu du, defentsan oso sendo aritu dira eta erasoan ez dira batere gaizki moldatu. Hala ere, zailtasunak zailtasun, Bidasoa lehen minutuetan mantendu da markgailuan nagusi (5-4, 10.minutuan). Ordutik aurrera, Morrazoko Cangasek defentsako sarraila itxi eta Dani Fernandez gaztearen kontraerasoak baliatuz, 7-8 aurretik jarri dira. Jacobo Cuetarak, bizkor, hutsartea eskatu du eta bertatik irten eta jarraian, Bonannoren, Kauldi Odriozolaren eta Jon Azkueren golekin 3-0eko partziala erdietsi dute (10-8). Sierrak segidan egindako hiru geldiketek margailua iraultzeko lanetan lagundu dute. Bidasoa neurketa husteko nahia erakutsi duen arren, Morrazo hotz mantendu da lehen zatian eta 12-11ko markagailura hurbiltzeko indarra izan dute. Edonola ere, Kauldi Odriozolaren bi golek eta Crowleyren beste batek, atsedenaldira joan aurretik 14-12koa ezarri zuten.
Lehen zatiko lan onari jarraipena eman dio Morrazok bigarrenean. Lehen 10 minutuetan Bidasoa aurretik mantendu bada ere, bigarren zatiko erdialdean Morrazok markagailuan aurretik jarri eta zailtasun handitan jarri du Bidasoa. Gogotik izerditu du talde irundarra sailkapeneko hamalaugarrenaren aurka berdintzeko. Hain zuzen ere, neurketako azkeneko bost minutuak zirraragarriak izan dira. Daniel Fernandezen bi golekin, 24-26 agintean jarri da Morrazoko Cangas. Sergio de la Saludek 25-26koa ezarri du. Menduiñak bi goletako errentara itzuli du markagailua (25-27). Kauldi Odriozolak gol batetara hurbildu du Bidasoa. Jarraian, zumaiarrak 27-27 berdintzeko aukera ezin hobea izan du, baina Javi Diazek erantzun erabakigarria eman dio eta jaurtiketa geratu du. Bazirudien bi puntuak galiziara joango zirela, baina Xoan Ledoren geldiketaren eta Rodrigo Salinasen golaren bitartez, porrota saihestu eta 27-27ko berdintzea ahalbidetu zuten.
Fitxa Teknikoa
27 - Bidasoa Irun (14+13): Sierra, Crowley (2), Racotea, Odriozola (6), Salinas (5, 1 p.), De la Salud (4, 1 p.), Tesoriere; Ledo, Cavero (1), Zabala, Aginagalde, Serrano (3), Azkue (5, 1 p.), Bonanno (1).
27 - Frigoríficos de Morrazo (12+15): Javi Díaz, Fernández (9, 3 p.), Rubén Soliño (1), Gayo (1), Iglesias (1), Menduiña (2, 1 p.), Martín (2); Forns, Simes, González, Quintas, Ribeiro (4), Cerqueira (2), Vilanova, Muratovic, López (5).
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...