PUNTU BANAKETA STADIUM GALEN
Futbola

PUNTU BANAKETA STADIUM GALEN

Real Unionek ezin izan du Leioa etxean garaitu, hala ere, azken hiru neurketak irabazi eta gero, puntuak batzen jarraitzen du talde txuribeltzak

Ez da golik egon gaur Stadium Galen, ez Real Unionek eta ezta Leioak ere ez dute ate aurrean asmatu eta horregatik, neurketa hutsean bukatu da. Biek batu dute puntu bat, egia da Real Unionek hiru neurketa irabaztetik zetorrela, baina puntu bat batzea ere positiboa da. 19 punturekin Haro eta Burgos berdindu ditu eta sailkapeneko hamairugarren postuan kokatu dira.

Real Unionek erritmo handiarekin hasi zuen neurketa, aurrealdean presioa egin zuten eta horren bidez, neurketaren hastapenean gola egiteko bi aukera izan zituzten. Eizmendi anaien arteko konexioak min handia egiten ari zitzaien Leioaren atzelariei, Alainek erdiratu zuen eta Enekok boleaz jaurtitako ezkerkada gutxigatik kanpora joan zen. Leioak ez zuen apenas baloiaren jabetza izan, baina kontraerasoen bidez gola sartzeko aukerak izan zituzten. Lehen zatiko aukerarik argiena atsedenaldia iristeko hamar minuturen faltan heldu zen, Etxaburuk Aranzabek erdiratutako baloia errematatu zuen, baina Iturrioz atezainak bikain gelditu zuen saiakera.

Lehen zatiko joko bertikal eta erasokorra bigarren zatian guztiz desagertu zen. Real Unionek eta Leioak ez zuten bere jokoa modu erosoan burutzen eta horrek golaen saiakeretan eragin zuen zuzenean. Aukera gutxi izan zituzten eta ez ziren batere arriskutsuak izan. Hala ere, bigarren zati honetan Leioa gerturatu zen gehiago atera Real Union baino. Hala ere, azken hamar minutuetan bi aukera izan zituen talde txuribetzak, lehen zatian bezala, Etxaburuk ez zuen Iturriozen aurrean asmatu eta Galanen falta jaurtiketa ere gelditzeko ahalmena izan zuen. Beraz, neurketa hasi bezala bukatu zen, 0-0ekoarekin markagailuan.  

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika