10 Api, 2017
REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Azkoiti, Aimar (Hernáez, 75'), Ekhi, Escoruela (Ozkoidi, 60'); Rodellar, Martins; Estrada, Juan Domínguez (Arriaga, 68'), Jorge Galán.
BARAKALDO: Gaizka; Juaristi, Maxi, Etxeba, Izquier; Oca, Iru (Iriondo, 52), Cerrajería (Alday, 60'), Totxe (Yurre, 85'); Deco, Vitoria.
GOLAK: 1-0: Gorosabel (21'). 1-1: Vitoria (26'). 2-1: Galan (27'). Oca (70').
EPAILEA: Parra Górriz. Txartel horia: Rodellar, Ekhi (Real Union). Iru, Maxi, Deco, Iriondo, Alday, Izquier, Cerrajería (x2).
Gero eta gertuago du Real Unionek igoera fasea. Bi puntu gehiago dituzte Leioak eta Fuenlabradak, laugarren eta hirugarren sailkatuek. Haien joera, gainera, txuribeltzenaren kontrakoa da. Behetik gora dator Union, azken bost jardunaldietan lau garaipen eta berdinketa bat lortuta. Barakaldoren aurka puntu bat bildu zuen igandean Galen, baina gehiago ere lortu ahal izan zuen. Bi aldiz hartu zuen abantaila, lehen zatian Gorosabelek eta Galanek sartutako golei esker. 70.ean, ordea, Ocak binakoa sartu zuen. Ekhik egindako penaltia eskatu zuen Barakaldok, baina irundarrek ere gertu izan zuten hirugarrena, Galanek azken minutuan eduki zuen aukeran. Ostiralean Ezkerraldean jokatuko du Real Unionek, oraingoan, Sestao Riverren etxean.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...