12 Abe, 2021
Irundarrek 0-3ko markagailuarekin galdu zuten Racing El Ferrolen aurkako neurketa
Sasoi onean zeuden Real Unionekoak, bost partidu jarraian zeramatzaten porrotarik jaso gabe, baina etxean jokatu duten jardunaldi honetan ezin izan zioten aurre egin indarrez zelairatu zen Racing El Ferrol taldeari.
Partidua oker hasi zen irundarrentzat. Lehen zatiko laugarren minutuan, Racingek egin zuen lehen saiakerarekin baloia sare barrenera sartzea lortu zuen. Etxekoak honi aurre egiten saiatu baziren ere, ezin izan zuten markagailua berdindu. Are zailagoa egin zitzaien, ordu erdi beranduago etsaiek bigarren gola sartu zutenean. Atsedenaldia 0-2koarekin hasi zen Stadium Galen.
Bigarren zatia ere joera berarekin jarraitu zuten bi taldeek. Real Unioneko entrenatzaileak aldaketak egin zituen, Nuñez eta Pradera eseri eta Oyarzun eta Temenuzhkov jokalariak atera zituen zelaira arerioaren jokoari erantzuteko asmoz. Hala ere, ez zuten aukera garbirik eduki markagailua iraultzeko, eta gainera Racingen aldetik hirugarren eta azken gola ere jaso zuten, neurketa amaitzeko zazpi minutu falta zirenean.
Aitor Zulaika entrenatzailea etsituta azaldu zen ondorengo prentsaurrekoan: “Gaur Racing El Ferrolek gure lekuan jarri gaitu. Erraz irabazi dute neurketa. Zelai erdian partidu on bat egitearekin nahiko izan dute 0-3koa egiteko”. Gainera, porrota honen arrazoia zein zen ere azaldu nahi izan zuen: “Ez denean lan egiten, zelaian ikusten da, eta hori pasatu da gaur. Lotuta dago guztia. Zorretan gelditzen gara, barkamena eskatzearekin bakarrik alferrik da”.
(Argazkia: Haimar Marcos)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...