Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
28 Eka, 2022
Pasa den larunbatean, ekainak 25, Irun Hiria Torneoa ospatu zuten Real Uniongo Beteranoek eta Santanderreko taldea izan zen garaile
Aurreko larunbatean, ekainaren 25ean, Stadium Galeko zelai nagusian Irun Hiria Torneoa ospatu zuten Real Uniongo Beteranoek. Bertan, etxeko taldeaz gain, Santanderreko Real Racing Club eta Pau FC taldeek hartu zuten parte. Hiru partiduak jokatu ondoren, Real Racing taldea izan zen txapelketako irabazlea.
Torneoa goizeko 10:30ean hasi zen eta lehen neurketan Real Union eta Pau taldeak izan ziren aurrez aurre. Hauek bana berdinduta amaitu zuten eta etxeko taldeko gola Idarramendik sartu zuen. Bigarren norgehiagoka Real Racingek irabazi zuen, 7-0eko markagailu zabalarekin Pau taldea menderatuz. Azkenik, txuribeltzak eta Santanderrekoak hutsera berdindu zuten azken partiduan.
Emaitza hauek, Real Racing Club taldeari garaipena ahalbidetu zion, lau punturekin sailkapeneko lehen postuan amaituz. Real Unionek bi puntu eskuratu zituen eta Pau-k berriz, puntu bakarra.
Neurketak jokatu eta gero, sari banaketarekin eman zioten jarraipena jardunaldiari. Bertan, Manuel Higuerak, Racing-eko kapitainak eta klubeko presidente ohiak, irabazlearen saria jaso zuen Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotziarekin eskutik.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...