REAL UNION 2019a PORROTAREKIN BUKATU DU
Futbola

REAL UNION 2019a PORROTAREKIN BUKATU DU

Real Unionek 1-0 galdu zuen larunbatean Ibaian Alaves Bren aurka eta urtea oso sentsazio kaxkarrekin bukatu du

Urteko azken neurketan Real Unionek ezin izan zuen punturik batu, babazorro kumeak talde txuribeltza baino gehiago izan ziren eta 1-0eko emaitzaren bitartez, hiru puntuak eta sailkapenean lasaitasuna lortu zituzten. Beraz, 2019 urtea Real Unionek 20 punturekin sailkapeneko hamairugarren bezala bukatu du, promozio postuak puntu bakar batera eta jeitsiera postuak bi puntutara dituztelarik.

Neurketa Real Union protagonista zuela hasi zen, baina minutuan aurrera joan ahala, Alaves Bk baloiaren eta neurketaren jabetza izaten joan zen. Lehen 15 minutuetan gola sartzeko bost aukera izan zituzten babazorroek, baina momentuz, ez zuten Sequeirak defendatzen zuen atearen sareak urratzea lortu. 30.minutuan iritsi zen talde irundarraren lehen aukera, ezker hegaletik Etxaburuk baloia erdiratu zuen eta gutxigatik ez zen Galan jaurtiketa gauzatzera iritsi.

Hutsean iritsi zen bigarren zatira, baina bostgarren minutuan, Paulino aurrelariak eguneko gol bakarra erdietsi zuen. Gasteiztarrek konfiantza hartu zuten eta zuten jabetza handitzen joan ziren, Real Unionek ez zuen zirrikiturik aurkitzen neurketa berdindu edota iraultzeko. Gola eta baloiaren jabetza gutxi bazen, are eta errazago jarri zitzaion gauzak Alaves Bri, neurketa bukatzeko hamar minuturen faltan, Xabi Cardenasek bigarren txartel horia jaso zuen eta beraz kaleratuta izan zen. Bat gutxiagorekin, etxeko taldeak neurketa lokartu zuten eta hiru puntuak Ibaian geratzea baieztatu zuten.  

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika