REAL UNION ASTE HONETAKO IGANDEROKO PROTAGONISTA IZANGO DA
Futbola

REAL UNION ASTE HONETAKO IGANDEROKO PROTAGONISTA IZANGO DA

Klub txuribeltzeko harrobiak Irungo Udalak Kolon Pasealekuan antolatzen duen Igandero programan parte hartuko du

Irungo Udalak igandeetan Kolon Pasealekua oinezkoentzat eta txirrindularientzat gordetzen du bakarrik, Igandero deitzen den programaren barruan. Horrela, trafikorik gabe, kirolariz betetzen da hiriko erdigunea. Aste honetako Iganderon aldiz, Real Union izango da protagonista. Izan ere, bertan egongo dira klubeko futbol eskolako txikiak hainbat jarduera ospatzen.

Igande honetan beraz, Kolon Pasealekua txuribeltzez jantziko da eta bertan izango dira Real Unioneko futbol eskolako zenbait irakasle eta futbolari hainbat ekintza antolatzen. Luis Sanchez futbol eskolako ardunadunetako batek jakinarazi duenez, “haurrek baloiarekin zenbait ariketa egingo dituzte, hala nola, koordinazioa landu, teknika, eta baita partiduak jokatu ere”. Sanchezek “2012-2013 urteetan jaiotako klubeko txikienak bertan egotea” espero duela argitu du, baina “ekintzak parte hartu nahi duen guztiarentzat irekiak egongo direla”. Honen helburu nagusia “harrobiak egiten duen lan bikaina erakustea eta egiten diren jardueraz disfrutatzea” izango dela ere adierazi du Sanchezek.

Igor Emeryk, Real Union Klubeko Administrazio Kontseiluko presidenteak, Luis Sanchezen hitzak azpimarratu ditu eta Iganderok klubari emango dion ikusgarritasuna goraipatu du: “Igandero ekimenak ikusgarritasuna emango digu eta hori gure helburuetako bat da. Harrobiko lanari esker, hirian presentzia edukitzen ari gara. Irungo erdigunera hurbiltzearekin ere, zerbait erakargarria eskeini nahi diogu hiri guztiari”.

Borja Olazabalek, Irungo Udaleko kirol zinegotziak, aurkezpenean aipatu duen moduan, “Irunen dauden klubak eta elkarteak beraien ekintzak erakustera etortzea gustatzen zaigu. Futbolean denboraldia bukatzen ari da eta uste dugu Real Union hemen egotea oso polita izango dela. Gal hor behean dago eta taldeak ere hona etortzea eta hirira gerturatzea nahi dugu”.

Horrela beraz, igande honetako Iganderon Real Unioneko harrobiko jokalari gazteenak eta beraien irakasleak egongo dira, goizeko 11:00etatik 13:30era, futbolarekin lotutako ekintzak ospatzen. Gainera, klubetik jakinarazi dutenez, Real Unioneko denboraldi bukaerako arropa eta artikuluak erosteko aukera ere izango da bertan, prezio baxuetan (1 eta 7 euroen truke).

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika